Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa
Eguneko zentroak jarduera berrezartzen ari dira, apurka-apurka, mailaka eta baldintza zehatz batzuetan. Irailaren 1era arte
arintze-prozesua garatuko da (horrek ez du esan nahi data horretatik aurrera ohiko funtzionamendura bueltatuko garenik).
Testuinguru horretan, kontuan izanik
Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoera, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi digu Familia Eremuko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoaren (FEZPE) hartzaile diren familiek, honako aukerak dituztela, egoki ikusten badute:
- Abuztuaren 31era arte eguneko zentroaren zerbitzua aldi baterako etetea.
- Aldi berean, irailaren 1era arte FEZPEaren zenbatekoa %100era handitzeko eskaera egitea (handitze hau maiatzaren 1etik aurrera izango da efektiboa).
- Zerbitzuko lekuaren erreserba abuztuaren 31ra arte mantentzea.
Bestalde, prestazio horren hartzaile ez diren baina baldintzak betetzen dituzten familiek aldez aurretik eskatu behar dute, Banakako Arreta Plana (BAP) errebisatuz.
Informazio gehiaho:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
Telefonoak: 94 453 90 86 | 661 580 198