Gure hamaika eguneko zentroak berriro irekitzearekin batera, adimen-urritasuna duten pertsonentzako eta haien familientzako zerbitzu guztiak marchan ditugu

2020/06/26

Berriz irekitzeko prozesua mailaka burutu da, lau astetan zehar; betiere, Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren gomendioen arabera

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabidek kudeatzen ditugun eguneko zentro guztiak irekita daude, garraio-zerbitzua eta jantokia barne, adimen desgaitasuna duten 108 erabiltzaileri eta beren senideei arreta emateko. Horrela izanik, maiatzaren 20an hasitako irekiera prozesu mailakatua burutu dugu. Prozesu hori aurrez ondo aztertu eta planifikatua egon da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin izandako lankidetza estua aipatu behar dugu, buruz buru lan egin baitugu familientzako hain beharrezkoa den zerbitzu hau ahalik eta arinen berreskuratzeko.

Prozesu hau zorrotza izan da, eta lau etapatan garatu da. Lehena: gure eguneko zentroetako erabiltzaile diren familien egoera ezagutzeko informazioa jasotzea eta zentrora etortzen hasteko plana diseinatzea. Plan horretan lehentasuna eman zaie arrisku-talderen batekoak ez ziren pertsonei, 60 urtetik beherakoei, leku-aldaketak senideekin euren kabuz egin zitzaketenei, eta kontziliatzeko zailtasun handienak zituztenei.

Gure hamaika zentroetako erabiltzaileen 216 familietatik, egoitzetan bizi diren pertsonak eta arrisku-taldeetakoak alde batera utzita, 106 familiak adierazi zuten eguneko zentroa erabiltzen hasi nahi zutela. Horietatik, 49 familiak beren kabuz egin zitzaketen leku-aldatzeak. Irizpide horien aplikazioarekin, zentro bakoitzeko % 75eko edukiera bermatua zegoen, beste aukeraketarik egin gabe.

Irekiera mailatua
Datu horiek esku artean izanda, bigarren etapa maiatzaren 20an hasi zen: zentroak irekitzen hastea, garraio zerbitzurik gabe. Lehena Mungiakoa izan zen, proba pilotu gisa, sei erabiltzailerekin. Ondoren, Txurdinaga eta Durangoko instalazioak ireki ziren, maiatzaren 25ean, lau eta zortzi erabiltzailerekin, hurrenez hurren. Maiatzaren 30ean, Sondikako Ola BBK Zentroan, asteburuko atsedenaldi-zerbitzua ireki genuen, hamalau lekurekin -zazpi eguneko-. Eguneko zentrora joaten ez ziren pertsonei eman zitzaien lehentasuna.

Ekainaren 1ean Gernika, San Inazio eta Markina-Xemeingo zentroak ireki genituen, bost, hiru eta erabiltzaile batekin, hurrenez hurren. Bi egun beranduago, Barakaldoko eguneko arreta zentroa ireki genuen, bost erabiltzailerekin, eta Sondikako Ola BBK Zentrokoa, bi erabiltzaileri arreta emateko.

Hurrengo astean, Astrabuduako zentroa ireki genuen berriz, bost erabiltzailerekin, eta Portugaleten ditugun bietako bat, zazpi pertsonarentzako. Portugaleteko beste zentroan ez da egon eguneko zentrora bere kabuz bertaratu zitekeen eta hasteko interesa adierazi duen familiarik, beraz, ez zen ireki, hurrengo fasera arte.

Garraio-zerbitzua ematen hastea
Ekainaren 10ean hasi zen hirugarren etapa hori, zentrora beren kabuz heldu zitezkeen familiekin edukiera beteta ez zegoen kasuetarako. Horrela izanik, Portugaleteko bigarren zentroa ireki zen, zortzi erabiltzailerekin, eta beste hiru erabiltzaile gehitu zitzaizkion Durangokoari. Aldiz, Mungian eguneko zentroa erabiltzeko interesa agertu zuten familia guztiek adierazi zuten leku-aldatzea beren kabuz egin zezaketela.

 

Hurrengo egunean, garraio-zerbitzuari esker, Gernikako zentrora beste hiru erabiltzaile bertaratu ziren, beste bat Txurdinagara eta beste hiru San Inaziora. Bestalde, 12an, Markinako eguneko zentroan zazpi erabiltzaile gehiago hasi ziren, Barakaldokoan beste zazpi eta Sondikako Ola BBK zentroan bederatzi. Eta, ekainaren 15ean, gure elkarteko lau erabiltzaile Astrabuduako zentrora itzuli ziren, eta beste hiru itzuli ziren Portugaletekora.

Lekuen % 75eko okupazioa
Azkenik, ekainaren 22a eta 26 bitartean, irailaren 1a baino lehen zerbitzua erabiltzen hasteko eskatu duten ahalik eta erabiltzaile gehien (plaza dutenak) sartzen saiatu ginen, Bizkaiko Foru Aldundiak markatutako irizpidea jarraituz, hau da, % 75eko gehieneko okupazioa. Gainera, garraio-zerbitzua mailaka antolatu zen erabiltzaile guztientzat.

Horrela izanik, 108 lekuak bete dira. Prozesu honetan, zerbitzua emateko bokazioaren eta inplikatutako pertsona guztien osasun eta segurtasuna bermatu nahiaren arteko oreka mantendu dugu.