Hezkuntza etapa amaitzean aukerak

2021/03/24

Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko informazioa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Hainbat aukera daude adimen desgaitasuna duen pertsona batek eskola etapa bukatzen duenerako. Askotan, bide hori egina egoten da, izan ere, ikastetxeak eta Berritzeguneak zerbitzu egokienera bideratzeko aholkularitza ematen dute. Kasu batzuetan, enpresaren batean praktikak eginak izango dituzte; beste batzuetan, eguneko zentroren batean eskaera egina izango duzue, edo prestakuntza arautua egiteko edo enplegu babestura bideratzeko prestakuntzaren bat egiteko aukerak baloratzen arituko zarete. Edonola ere, gehienentzat trantsizio-une garrantzitsua izaten da. Familia askok zalantzak izan ditzakete eta profesionalen laguntza behar izaten dute pertsona bakoitzak erabil ditzakeen baliabideen berri izateko, eta abar.

Administrazio-prozesu bat burutu beharko da, eta komeni da dena aurreikustea eta garaiz ibiltzea, desgaitasunaren ziurtagiria, mendekotasun-graduaren balorazioa eta baliabidearen beraren eskaerari dagokionez. Zerbitzu bat edo bestea hautatzea desgaitasuna duen pertsonaren gaitasun eta trebetasunen, bere interesen, eta egoera pertsonal eta sozialaren araberakoa izango da. Horretarako, gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuko zure gizarte-langilearekin jar zaitezkete harremanetan.


Laguntza-produktuak

Gizatek foru zerbitzuak orientazioa eta diru-laguntza eskaintzen dizkie desgaitasuna edo mendekotasuna aitortuta duten pertsonei, hainbat produktu eskuratzeko: ortesi eta protesiak, altzariak, etxebizitzak eta bestelako espazioak egokitzeko zerbitzuak, komunikazioan laguntzeko produktuak eta mugikortasuna errazteko tresnak. Helburua, betiere, autonomia pertsonala areagotzea da, eta, hala badagokio, zaintzailearen lana erraztea.

Abenduaren 30eko 211/2019 Foru Dekretuan argitaratu zen diruz lagundu daitezkeen produktuen katalogoa eta diru-laguntzak eskuratzeko araudia. Zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartzen da eskatzailearen eguneroko gastu-gaitasuna, diruz lagundu daitekeen zenbatekoaren %10a bermatzen da, gutxienez, eta ez du inoiz 3.000 euroko zenbatekoa gainditzen.


Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86