Gure zerbitzuetan, langile, erabiltzaile eta familiengan covid-19a izaten ari den eragina ebaluatzen ari da gure elkartearen gobernu organo iraunkorra
Urte bat beteko da laster ‘normaltasun berria’ deituriko fasea hasi genuenetik, eta gure zuzendaritza batzordea balantzea egiten ari da covid-19ak ematen ditugun zerbitzuetan eta adimen desgaitasuna duten pertsonengan eta beren familiengan izan duen eragina ebaluatzeko.
“Gure lan-taldeak burutzen duen lanari aitortza eman nahi diogu berriz ere; funtsezkoak izaten ari dira pandemiak gure erabiltzaileengan eragin ahalik eta txikiena izatekoâ€, azpimarratu dute gure zuzendaritza batzordeko kideek. “Boluntarioei ere egindako guztia eskertu behar diegu, zailtasunak zailtasun tinko mantendu dira etaâ€, gehitu dute.
“Gainera, erabiltzaileen euren eta familien laguntza ere nabarmendu behar da, izan ere, erresilientzia handiz egin diote aurre muturreko egoera aldakor honiâ€, nabarmendu dute. “Era berean, koronabirusaren ondorioz hildako pertsonak gogoan hartu nahi ditugu, bihotzezâ€, adierazi dute.
Gainesfortzu emozionala
“Pandemiak gure kolektiboan izan duen eragina ebaluatzeko unean, ezin dugu ahaztu erabiltzaileek eta beren familiek ziurgabetasun, antsietate eta estres egoerak izan dituztela, beren bizitza aldatu egin dela eta eguneroko errutinak moldatu behar izan dituztela, edota, kasu batzuetan, jarduera batzuk egiteari utzi. Horrek eragin handia izan du beren bizi-kalitatean, eta arriskuan jarri ditu eskuratutako eskubideak eta lorpenakâ€, zehaztu dute.
“Zerbitzuei dagokienez, gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu covid-19aren ondoriozko errealitatera. Eskudun agintarien jarraibideei kasu eginez, oinarrizkotzat jotako zerbitzuetan prestazioak ziurtatzeko ekintza espezifikoak barneratu genituen, eta gainerakoak berriro bideratuâ€, laburbildu dute. “Gainera, momentu bakoitzean agintari eskudunek emandako covid-19aren aurkako babes protokoloak zorrotz bete behar izan diraâ€, gehitu dute. “Eta guzti hori kudeaketa arloan zein arlo emozionalean gainesfortzua eginez, errekonozimenduaren foku publikoan egon diren beste zerbitzu publikoen bestekoaâ€, aztertu dute.
Gainkostu ekonomikoa
“Baina, gainera, hartu behar izan diren neurri guztiek gainkostu ekonomiko izugarria ekarri dute gure erakundearentzat; batez ere, instalazioen desinfekzio egokiaren ondorioz, norbera babesteko ekipoak erostearen ondorioz, kontratazio eta errefortzuen ondorioz, eta derrigorrezko PCR proben ondorioz, osasun publikoa oraindik ere horretaz arduratzen ez zeneanâ€, azaldu dute.
“Horren guztiaren ondorioz, aurreko ekitaldia defizitarekin itxi genuen, eta aurten ziurgabetasun eta kezka handiz ikusten dugu egoera. Hala ere, laguntza publikoen ildo bat zehazteko lanean ari gara, pandemiaren eragin ekonomikoari aurre egin ahal izateko, eta egoera hau arintzekoâ€, esan dute bukatzeko.