Gure zentroen, BBK SAIOA GORABIDE eta Astialdi Zerbitzuen inguruko iritzia jaso nahi dugu berriz ere; oraingoan, formulario elektroniko baten bidez
Etengabe hobetzen joateko estrategiaren barruan, familiei bederatzigarren asebetetze-inkesta egingo diegu. Galdetegi labur baten bidez, egoitzetan, etxebizitzetan, eguneko zentroetan, Astialdi Zerbitzuan eta BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuan eskaintzen dugunaren inguruko asebetetze-maila zein den jakin ahal izango dugu.
Nobedade gisa, aurten, datu-bilketa elektronikoki egingo da, prozesua azkartu eta hobetzeko. Ekaina eta iraila bitartean, familiek mezu bat jasoko dute mugikorrean, galdetegira sartzeko lotura batekin.
Ebaluatzeko aspektuak
Gure zerbitzuekiko asebetetzea neurtzeko, inkestak hainbat aspektu hartzen ditu barne, hala nola harrera, informazioa, laguntzak, jarduerak, instalazioak edota arreta profesionala. Baita autonomia maila, nahiak eta lehentasunak kontuan hartzea edota parte-hartze aukerak ere. Eta, gainera, aurten familiek pandemia sasoian jasotako laguntzaren inguruan galdetuko dugu.
EDE Fundazioak jasotako informazioa kudeatuko du, konfidentzialtasuna bermatuz, eta txosten bat landuko du. Horren bidez, gure zerbitzuetan hobekuntzak aplikatu ahal izango ditugu, eta gure urteko planetan barne hartu.