Bizkaiko Foru Aldundiak 9 punturekin ebaluatu ditu banakako planen funtsezko alderdi gehienak, kudeatzen ditugun zentroetako bosten
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileko Zentroen Zerbitzuak pertsonarengan zentratutako plangintza (PZP) gure ereduaren urtero egiten duten ebaluazioaren emaitzak jakinarazi dizkigu. Azterke ta horretarako, kanpoko eta diziplina anitzeko talde batek erabiltzaileen banakako arreta-planen egokitasuna aztertu du kudeatzen ditugun zerbitzuetako bostetan: eguneko zentro bat, etxebizitza bat eta hiru egoitza.
Ebaluaziok honako hauei erreparatu die: planaren harrera, eskuragarritasuna eta eraginkortasuna; beharrak ebaluatzeko metodologia; gizarte-arloaren eta arlo psikosanitarioaren estaldura; helburuen eta ekintzen planteamendua; eta helburu horien eta lortutako emaitzen ebaluazioa. Ia alderdi horietan guztietan, bost zentroek 9 puntu lortu dituzte, alegia, “Bikain†kategoria. Salbuespena da gure zentroetako bik 7 puntu lortu dituztela PCPren ebaluazioan.
Talde ebaluatzaileak kontuan hartu ditu, halaber, bizi-kalitatearen eskalaren erabilera; erabiltzailearen eta haren familiaren parte-hartzea; gustuak, interesak eta epe ertainerako proiektua aintzat hartzea; osasunarreta; eta instalazioen ezaugarriak.
Indarguneak
Indargune gisa, pertsonarengan oinarritutako plangintza “egiturazko tresna†eta “etengabeko hobekun tzaprozesu†gisa erabiltzea nabarmendu du. Eta, egoitzen kasuan, “argi eta garbi finkatutako bizikidetza-unitateen proiektuak arreta-plan pertsonalizatuaren bidezko arreta integralaren†ikuspegia erakusten duela, non pertsona bakoitzak “espazioa bere sentitzen duenâ€.
Horrez gain, aintzat hartu du pertsonek 65 urtetik gora zentroan bizitzen jarraitu ahal izateko planteamendua, hau da, adinekoen zentroetara ez eramatea. Baita erabiltzaileen bilerak ere, non beren ideiak azaltzen dituzten, gero taldeek kontuan hartzen dituzten helburu, aldaketa edo jarduera espezifikoetan islatzen direnak.
Gainera, bai bizikidetza-unitateak bai sexualitatearekin, doluarekin, sare sozialen erabilerarekin eta komunikazio alternatiboarekin lotutako programak aparteko jardunbide egokitzat jo ditu.
Gomendioak
Ebaluazioa egin duten taldeko pertsonek plan guztietan egiaztatu dute ebaluatutako arloetan beharrezko kalitateari eusten zaiola. Hobetzeko gomendioen atalean, “ezarritako arreta-eredu egokiarekin jarraitzea†proposatu dute, eta, ezin izan den bi kasuetan, “helburuen eta horien betetze-mailaren ebaluazioa egiteaâ€.