Udako oporretarako eskaera

2016/01/07

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko Udako Programetan parte hartzeko, urtarrila amaitu baino lehen aurkeztu behar da eskaera. Aisialdiko zerbitzuan entregatu ahal da edo postaz bidali. Gorabideko bazkideek, eta ez bakarrik elkarteko zerbitzuetako erabiltzaileek, sarbidea izango dute programa horretan, urteko kuotaren bidez. Gainontzekoek gehiago ordaindu beharko dute.

Udako Programan destino berriak jartzen ari gara, aurreko udetan bezala, eta Aisialdiko Zerbitzua lanean ari da, eskaintzaren barruan, Mediterraneoko kostako herri gehiago sartzeko.