Lege berriak hirugarren sektorearen garapenaren alde egiten du, gizarteko parte hartzea sendotzen duen estrategia batekin

2016/06/15

Gonzalo Rodríguez Aguirregoitiak, Sareen Sareako lehendakariak, azalduko du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko Legearen gakoak zeintzuk diren.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabide, Fevasen bitartez, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Saren Sareako kide da, eta bertako lehendakariak ospatu egin du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko legea onartu dela eta, haren iritziz, gure erakundeei garrantzia eta aitorpena ematen die.

Zergatik da garrantzitsua lege hori?

Estaldura juridikoa ematen duelako, hori da, hain zuzen, hirugarren sektoreko erakundeak urteetan eskatzen ari garena. Forma juridiko desberdinak ditugu, elkarteak, fundazioak, etab., baina ez da egon hirugarren sektore modura definitzen izan gaituen legerik. Orain, argiago dago zer den eta zer ez den hirugarren sektore soziala. Eta agente garrantzitsu baten lekua hartzen dugu, hain zuzen ere, ongizatearekin eta gizarte inklusiboago eta solidarioagoarekin lotuta dagoena. Eta, etorkizunera begira, legeak aukera ematen digu gizartea kontzientziatzeko gure eginkizunaz, babestu egiten du, orain arte egin duguna, orain egiten ari garena eta datozen urteetan egingo duguna.

Administrazioekin harremanak izateko modua era ezartzen du.

Bai, lege maila hartzen du kasu batzuetan ohiko praktika izan dena. Eta, gainera, lagundu egiten dio hirugarren sektoreari, beste agente bat balitz bezala, prozedura arauemaileak eta gizarteko politika publikoen diseinu, exekuzio eta ebaluazioa sustatzen. Hori garrantzitsua da nahi dugun ereduan, izan ere erakundeek zuzenean egiten dugu lan jendearekin edo, Gorabide bezalako elkarteen kasuan, zerbitzuen onura jasotzen duen kolektibo bera da erakundea gobernatzen duena. Eta horrela, zuzenean hauteman ditzakegu beharrak eta erantzunak ebaluatu. Hamarkadak dira hori egiten ari garela eta garrantzitsua deritzogu ekarpen hori egiten jarraitzeari.

Zer ematen die lege horrek Gorabide bezalako elkarte bateko familiei?

Lege horrek hirugarren sektorearen garapena sustatzen du, besteak beste, berak ezartzen baititu estrategiak gizarte-ehun sendoa, gizarteko parte-hartzea eta euskal gizarteko elkartasun antolatua sustatzeko. Eta hori garrantzitsua da gurea bezalako elkarte mugimenduek sendotu eta kohesioan irabaz dezaten.

Zer beste du arauak aipatzeko?

Zalantzarik gabe, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokia sortzea, sektoreko erakunde eta sareen egoera eta bilakaera ikertzeko eta behatzeko.

Gorabide bezalako erakundeek hirugarren sektore soziala osatzen dute. Eusko Legebiltzarrak lege bat onartu du esaten duena zer den hirugarren sektore soziala, zer egiten duen eta nola. Horretaz gain, gurea bezalako erakundeei gizarteko beharrei irtenbidea ematen laguntzen die. Eta elkarteak sendoagoak eta bateratuagoak izan daitezen balio du.

Sareen Sareak ekarpenak egin ditu legea tramitatu bitartean

Sareen Sarea Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen elkartea da