Gune pribatua webean

2016/06/20

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko web orrian, prest dago elkarteko bazkideentzako gune pribatua. Horretarako, www.gorabide.com/zona-privada gunean sartu behar da, edo webaren goialdean, eskuinean, klik egin “Erregistro berria†atalean. Formularioa bete ondoren, eskaera egin duena bazkidea den ala ez ikusiko da, eta mezu elektronikoa bidaliko zaio onartuta dagoen ala ez adierazteko.

Eduki esklusiboak

Gune pribatu horretan, elkarteko bazkideek hiru atal dituzte: Gorabide Aldizkaria, formatu elektronikoko argitalpenean sartzeko aukera izango dute, paperean argitaratu baino lehen; Araudia, desgaitasunen bat duten pertsonen eta haien familientzako garrantzitsua den legedia izango dute eskuragarri; eta Dokumentuak, kontsultatzeko dokumentazio interesgarria.