Aldatu egin da mendekotasunari buruzko foru araudia

2016/12/09

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Bizkaiko Foru Aldundiak aldaketak egin ditu mendekotasunaren ebaluaziorako prozeduraren araudian eta familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoan. Mendekotasunaren ebaluazioari eta orientazioari dagokionez:

  1. Ebaluazio eskaera Udaletxera eraman behar da eta handik Diputaziora bidaliko dute.
  2. Medikua eta gizarte langilea etxera joango dira bisita egitera. Une horretan egiten da ebaluazioa eta behar den zerbitzu, baliabide edo prestaziorako orientazioa, mendekotasuna duen pertsonarekin eta haren familiarekin adostuta.
  3. Ebaluazioa egin ondoren, familiak bi jakinarazpen jasoko ditu (Foru Agindua), bertan egongo da adierazita zein mendetasun maila duen eta ABP, eta zerbitzuaren edo prestazio ekonomikoaren onuraduna izatearen onarpena.
  • Desgaitasuna dutenentzako egoitza zerbitzu edo eguneko zentroei dagokienez, adieraziko da itxaron zerrendan dagoela eta zein puntuazio dagokion desgaitasunen bat duten pertsonek zentroetan arreta jasotzeko duten beharra neurtzeko adierazkarian.
  • Prestazio ekonomikoari dagokionez, jakinaraziko zaio eskubidea duela prestaziorako eta 6 hilabeteko epearen barruan hasiko da jasotzen, espedientea Aldundian sartu den egunetik kontatzen hasita.

 

Bestalde, familia barruko zaintzetarako prestazio ekonomikoa ez da bateragarria egoitzetako aldi baterako egonaldiekin eta eguneko zentroekin. Horrelako zerbitzuak jasotzen dituena prestazio gabe geratuko da soilik aldi baterako egonaldia erabili duen egunetan. Familiak jakinarazi beharko dio Aldundiari aldi baterako egonaldia erabili dutela.