Euskal Kazetarien Elkarte eta Euskal Kazetarien Eskolarekin batera mintegi bat antolatzen dugu

2016/11/30

Desgaitasunen bat duten pertsonen trataerari buruz hitz egin genuen, Euskal Kazetarien Elkartearekin eta Elkargoarekin

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasunen bat duten pertsonen Nazioarteko Egunaren astea zela eta, mintegia antolatu genuen Euskal Kazetarien Elkartearekin eta Kazetarien Euskal Elkargoarekin, adimen desgaitasuna duten pertsonei hedabideetan eman behar zaien trataerari buruz mintzatzeko. Berria, Cadena Ser, Deia, EiTB, El Correo, Onda Vasca eta Radio Popularreko ordezkariek hartu zuten parte.

“Adimen desgaitasuna dugunak eta hedabideak: nolakoak garen, nola ikusten gaituzten, nola hitz egiten duten gutaz†izeneko mintegi-debatean, ahalegina egin zen adimen desgaitasuna dutenak berrietan egoki tratatzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko, alde batera utzi behar dira estereotipoak, lehengo ideiak, aurreiritzi eta klixe inkontzienteak eta kolektibo honek