Nahi baduzu, ahal duzu

2017/09/04

Bizkaiko udal kiroldegi batzuek jarduerak edo laguntzak eskaintzen dituzte desgaitasunen bat dutenek kirola egiteko aukera izan dezaten

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Kirola onuragarria da osasunerako eta dibertigarria da praktikatzea. Horregatik, Gorabidetik animatu egiten ditugu adimen desgaitasuna duten guztiak, Bizkaiko udal kiroldegi batzuek dituzten kirol jarduera egokituak egin ditzaten.

Bilbao Kirolak erakundeak fitness eta igeriketa eskaintzen ditu Atxuriko kiroldegian; aerobic, multikirolak eta igeriketa, Errekalden; psikomotrizitatea eta multikirolak, Txurdinagan; eta padela, yoga eta postura zuzentzea, multikirolak, erraketako kirolak eta ige riketa (maila desberdinak) San Ignazion.

Portugaleten, psikomotrizitate eta igeriketako jarduera egokituak dituzte kirol inklusiboaren proiektu bati eman diote hasiera. Santurtzin, laguntza monitoreak dituzte euren kirol ikastaroetarako eta Kabiezeseko Kiroldegiko igerilekuan kale bat uzten dute adimen desgaitasuna dutenentzat.

Basauriko kiroldegian, igeriketa ikastaroa eskaintzen dute adimen desgaitasuna duten haurrentzat. Ermuan, gure bertoko elkarteak hi tzarmena du Kiroletako Udal Institutuarekin eta, haren bitartez, jarduera fisiko egokituko ikastaroa ematen da udal kiroldegian.

Mungian, urtero eskaintzen dute multikiroleko zerbitzua Gorabideko erabiltzaileentzat, eta laguntzak izaten dituzte igeriketan (haur eta helduentzat) eta gimnasian. Eta Etxebarrin, Basaurin dugun Arteagoiti Egoitzak eta gure Astialdiko Zerbitzuak hitzarmena dute Emstesportekin, horri esker erabiltzaileak astean bi aldiz joaten dira fitness praktikatzera.

Gorabideko Astialdiko Zerbitzuko eskaintza
Gainera, gure Astialdiko Zerbitzuak jarduera fisiko eta kiroleko ekintzen programa propioa du gure erabiltzaileentzat. Hauek daude eskaintzaren barruan: gimnasia Bilbon eta Barakaldon; jarduera fisikoen programa Uribitarteko Aisiarako baliabideen zentroan; Areto Futbol Egokituaren Euskal Ligako taldeak, Athletic Fundazioko Ahalegina Proiektukoak eta Futbol 8koak, Genuine Ligan parte hartzeko Athleticen ordezkari modura; eta errugbia, Bizkaiko Errugbi Federazioarekin eta Uni Bilbao taldearekin.

Beste alde batetik, azaroaren azken astean, Desgaitasunen bat dutenen Nazioarteko Egunaren inguruan, Kirol Egokituaren Astea ospatzen da, azken edizioa, udalerri hauetako kiroldegietan ospatu da: Abadi̱o, Barakaldo, Basauri, Etxebarri, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Or Рtuella, Portugalete, Santurtzi eta Trapagaran.