Aisia eta Astialdia

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko aisia eta astialdiko eskaintza adimen desgaitasuna duten pertsonen denbora-pasa eta harreman dituzten beharrei erantzuna ematen du, eta beraien gaitasun eta interesak sustatzen ditu beren aisialdiaren erabilera dibertigarri eta betegarria bideratzeaz gain, komunitatearen aisialdiko jardunetan ere parte hartuz.

 

Urritik ekainera arte, eguneroko klubetan, asteburuetako klubetan eta eguneko irteeretan jarduerak antolatzen ditugu. Gainera, kultur eta kirol jarduerak egiten ditugu, eta Imsersok diruz lagundutako oporrak pazko astean.

Udan, opor-programa propioak ditugu uztailean eta abuztuan; astebeteko egonaldiak eta eguneko irteerak. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalekuak programetan eta Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak programan parte hartzea kudeatzen dugu..

Informazio gehiago:
tiempolibre@gorabide.com
Telefonoa: 94 443 12 10


BOLUNTARIOTZA-KANPAINA