Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa

Adimen desgaitasuna duten 65 urtetik gorakoek, desgaitasun-egoitza espezifikoetan aldi baterako egonaldirik eskatu ezin dutenek, mendekotasuna duten pertsonentzako aldi baterako egoitzabaliabideak erabiltzeko aukera dute. Horretarako, mendekotasun-baldintzak bete behar dituzte: II. edo III. maila aitortua izatea (salbuespenez, I. maila) eta ezarritako eskakizun ekonomikoak betetzea.
Eskabideak egonaldia hasi baino hilabete lehenago, gutxienez, aurkeztu behar dira, larrialdi-kasuetan salbu. Gutxieneko egonaldia bi egun naturalekoa da, eta gehienekoa, behar bezala justifikatutako larrialdietarako, hiru hilabetekoa. Zaintzailearen atsedenagatiko edo oporrengatiko egonaldiak ere eska daitezke, urtean 30 egunez gehienez.
Egoitzan aldi baterako plaza bat izateko eskubidea aitortu ondoren, eskatzailea ezin bada berehala sartu, prestazio ekonomiko bat jasoko du, Bizkaiko egoitza batean modu pribatuan egin dezakeen balizko egonaldia ordaintzen laguntzeko. 2025ean jasoko diren hileko zenbatekoak gutxienez 178,12 euro eta gehienez 833,96 euro dira, mendekotasunmailaren arabera.
Mendekotasuna duen senide bat zaintzen eta familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE) jasotzen duen pertsonaren atsedena ahalbidetzeko prestazio ekonomiko bat ere badago. Kasu horretan, mendekotasun-maila eta egoera ekonomikoa gorabehera, laguntza bat eska dezake egoitza pribatu batean aldi baterako egonaldia finantzatzeko, gehienez 30 egun naturalez, aldi batean edo bitan.
Prestazio hori bateraezina da urte berean atsedenagatik egoitzan egin beharreko aldi bereko egonaldiarekin edo zerbitzuari lotutako prestazioarekin. Baina bateragarria da larrialdiagatiko egonaldiekin.
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86