“Batzorde eredu honen bidez, gure elkartearen izpiritua eta balioak mantendu ditzakegu”

2019/10/14

Hugo Baroja presidente ohiak eta Susana Gorbeña presidente berriak gure zuzendaritza batzordearen berriztatze prozesuari buruzko hitz egin dute

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Azken Gorabideko Bazkideen Batzarrean, gure zuzendaritza batzordea berriztatzea adostu zen. Lau pertsona berri sartu dira eta bost baja egon dira. Horretaz gain, presidente aldaketa egon da. Orain, Susana Gorbeñak betetzen du kargu hori. Berak eta aurreko presidentea izan den Hugo Barojak, orain batzordekide gisa ari dena, egoera aztertu dute.

“Bederatzi urte igarota, presidentzia uzteko unea zela uste dut”, azaldu du Hugo Barojak. “Bai; hala ere, nik mesedez eskatu nion jarraitzeko, behintzat batzordekide gisa; izan ere, betidanik egon da Gorabiden lanean eta laguntza ematen. Eta jakintza eta esperientzia hori guztia ezin da galdu; oso ba liotsua da zuzendaritza batzordearentzat”, aipatu du Susana Gorbeñak.

“Jarraitzeko eskatu didate, eta trantsizio honetan la guntzeko konpromisoa hartu dut”, onartu du presidenteordeak. “Hemen bultza egin beharra dago, bestela, ez du funtzionatzen. Eta senideok gara funtzionarazi behar dugunok”, erantsi du. “Horrela izanik, jende berria etorrita, eta beste batzuk mantenduta, trantsizioak ez dira hain gogorrak; lortutako ezagutza mantentzen da eta bizitakoa kontuan izaten da. Izan ere, iragana ahaztuz gero, ez dago etorkizunera ondo bideratzeko modurik”, esan du.

“Gure zuzendaritza batzordea 15 pertsonaz osatua dago. Denak dira adimen desgaitasuna duten pertsonen senideak, eta pertsona asko lekuko izan dituzten erabakiak hartu dituen organoa da: anaia-arrebak, amak, aitak… eta hori oso aberasgarria da, ikuspegi asko hartzen baitira barne. Eredu honen bidez, gure elkartearen izpiritua eta balioak mantendu ditzakegu”, gehitu du presidente berriak. “Nik asko eskertzen dut, laguntza handia da eta. Maila pertsonalean, ilusio handiz bizi dut, erronka handia delako, baina baita errespetuz ere”, aitortu du.

Aldi estrategiko berria
“Susana azken hiru urteko lehendakariorde esperientzia ekartzen du, profil akademiko, analitiko eta berritzailea, eta hau bereziki baliagarria izango dena 2020-2023 aldi estrategikoaren erronkari eusteko, baita komunikazio eta lidergo gaitasun handiak ditu ere. Gainera, gurasoei lekukoa hartu dieten anaia-arreben belaunaldia ordezkatzen du eta gure elkartean emakumearen egitekoari ematen dio garrantzia”, banakatu du Barojak.

“Azken bederatzi urteak oso garrantzitsuak izan direla uste dut Gorabideren historian; funtsezko urratsak eman dira eta erronka handiak ditugu helburu plan estrategiko berriaren baitan, betiere, pertsona guztiek bizimodu betea izan dezaten”, zehaztu du Gorbeñak.