Gure boluntarioek konexioa mantentzen dute

2020/04/28

Covid-19a dela eta, gure Astialdi Zerbitzuko taldeen jarduera etenda dago eta, horren efektuak arintzeko, boluntarioak taldeekin harremanetan jartzen hasi dira online, elkarrekin une politak bizitzen jarraitzeko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure Astialdi Zerbitzuak erabiltzaileekin konektatzeko modu bat proposatu die boluntarioei. Talderen batek egin izan du orain arte ere, modu puntualean, baina taldeak aktibo mantentzeko modu berri hau apirilaren 25 eta 26ko asteburuan hasi da, ofizialki. “Erantzuna harrigarria izan da, boluntarioek gogotsu hartu dute”, esan du Maite Fernandezek, Astialdi Zerbitzuko zuzendariak.

“Erabiltzaile guztiek izango dute monitoreekin konektatzeko aukera, taldeetan banatu direlako. Online plataformen bidez egin ezin dutenek, mugikorrean bideo-deia jasoko dute, eta, bestela, telefono deia”, azaldu du.

Lehenengo konexioak “kontaktua berreskuratu eta solasean aritzeko” izaten ari dira, esan digunez. Hurrengo egunetan, boluntarioek hainbat jarduera planteatuko dituzte: txisteak kontatzea, pintxo lehiaketa, familia-argazkiak erakustea, urtebetetzeak ospatzea edota ariketa fisikoko jarduerak. Horretarako, goizeko zentroek astean bi konexio egitea aurreikusi dute, eta klubek egunero, taldeka.