Gure BBK SAIOA GORABIDE taldeko informazioa
CUME Gizarte Segurantzaren prestazio bat da, gaixotasun larria duen seme-alaba zaintzeagatik lanaldi murrizketa eskatzean galtzen diren diru-sarreran %100 konpentsatzen duena, seme-alabak 23 urte bete arte. Eskatu ahal izateko betekizun hauek bete behar dira:
- Bi guraso, adopzio-hartzaile edo harrera-gurasoek lan egin behar dute eta alta egoeran egon behar dira Gizarte Segurantzaren erregimenean edo mutualitatean, eta kotizazio-denborari dagozkion gutxieneko betekizun batzuk bete behar dituzte.
- Bi gurasoetako batek bere lanaldia gutxienez ehuneko 50ean murriztu behar du etengabeko zaintzak behar dituen 23 urtez azpiko seme-alaba zaintzeko (ospitaleko zaintzak edo etxekoak izan daitezke eta, gainera, zure seme-alaba bere zaintzetan espezializatuta dagoen ikastetxe batera edo zentro terapeutiko batera joan daiteke).
- Adingabeak iraupen luzeko ospitaleratzea edo etxean zaintza-arreta jarraituak izatea eskatzen duen gaixotasun larri bat izan behar du, betiere, medikuaren txosten batek egiaztatua. Hauek jasotzen dira: onkologiako patologiak, hematologiakoak, metabolismoaren jaiotzetiko erroreak, alergia eta immunologia, psikiatria (elikadura-portaeraren nahasmenduak eta por – taera-nahasmendu larriak adibidez), neurologia (esate baterako, epilepsiak), gaixotasun neuromuskularrak, kardiologia, garun-paralisia eta beste zenbait.
- Prestazioa, hasiera batean, hilabete bateko epez ematen da, eta bi hilabeteko epealditan luza daiteke zaintzen premia mantentzen den bitartean.
CUME eskatzeko modua
Prestazio hori Gizarte Segurantzaren edo mutua kolaboratzailearen bulegoetan eska daiteke (non izapidetu behar den jakiteko, pertsona eskatzaileak lan egiten duen enpresan galdetze komeni da). Gizarte Segu ran – tzaren eskaera-eredua eta datuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu behar dira. Beharrezkoak diren dokumentuak eska daitezke webgune honetan: seg-social.es/wps/portal/wss/internet/InformacionUtil/44539/2046?changeLanguage=eu.
Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86