Hitz egin diezaiogun elkarri hobeto!

2023/01/10

‘Familian modu osasungarrian komunikatzeko urrezko arauak’ da gurasoek eta anai-arrebek parte hartu zuten senideen topaketaren leloa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Senideen azken topaketan, Bilboko Abando Udaltegian, adimen desgaitasuna duten pertsonen 13 gu rasok eta anaiarrebak landu zuten familia baitako komunikazio osasungarriaren gaia. Bertan, modu praktikoan aztertu zituzten komunikazio osasungarria definitzen dituzten urrezko bost arauak, elkarri eragiten praktikan jarri zituzten eta gatazkak konpontzeko eta bitartekotza egiteko tresnak partekatu zituzten elkarrekin.

Gainera, partaide bakoitzak komunikazio positibo hori errazten duen estrategia edo ekintza praktiko bat idatzi zuen eta proposamen horiek guztiak abendualdiko egutegian daude jasota, eta bulego nagusian ikusgai egon ziren. Bildutako mezuak familian eta gertuko ingurunean komunikazio osasungarria zaintzera zuzenduta daude eta honako hauek dira argudio horietako batzuk, esate baterako: “Bakarrik dagoela badakidan norbaitekin hitz egingo dutâ€, “Gaur, mugikorrik gabe afalduko duguâ€, “Sakon hartuko dut ar – nasa gaizki erantzun aurretikâ€, “Ahizparekin ‘sandwich’aren teknika praktikatuko dut†eta beste hainbat ideia.

Hurrengo topaketak
Urte berriari dagokionez, Elkartearen Partaidetzatik antolatuko ditugun senideen hurrengo topaketen berri izatera eta horietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Zuen inplikazioa elkarterako oso balio garrantzi – tsua da eta familien arteko elkarrekiko babesa da, hain zuzen ere, gure nortasun-ezaugarrietako bat.

Informazio gehiago:
Johanna López Morales, partaidetza asoziatiboaren arduraduna
johannalopez@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10