Dagoeneko udarako plazak eska daitezke

2023/01/02

Inprimakia posta elektronikoz edo gure webgunetik soilik bidal daiteke

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, udan 259 plaza eskaintzea aurreikusten dugu, asteko egonalditan (179 plaza) eta egunean zeharreko irteeratan (80 plaza) banatuta, uztailean eta abuztuan. Udako Programa horiek guztiak burutu ahal izateko, ezinbestekoa izango da 101 pertsona boluntarioren lankidetza.

Asteko egonalditan, jomugak beste erkidego batzuetara zabaltzen saiatzen ari gara. Eta egunean zeharreko irteerei dagokienez, izan duen onarpen bikaina ikusirik, jardueren sei jardunaldiko formatua mantentzen da, bi astetan banatuta.

Eskaerak aurkeztea
Eskaerak urtarrilaren 31ra arte eska daitezke, posta elektronikoz edo gorabide.com/uda web-orrialdean dagoen inprimakiaren bidez soilik. Onarpenerako baldintzak inprimakiarekin batera ematen diren argibideetan daude.

Gogoratzen dugu Gorabideko bazkide ez diren pertsonek, Udako Programaren kuotaz gain, sarbide-kuota bat ordaindu beharko dutela, pertsona bazkidearen urteko kuotaren zenbateko berekoa.

Inprimakia deskargatu emailez bidaltzeko