Deia BBK Elkartasun Sarietako bat jaso dugu

2021/06/17

Adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean emandako ia 60 urteko ibilbidea aitortu digute sari horren bidez

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

“Jendeak edozein desgaitasun mota duten pertsonei entzuten ikas dezala. Pazientzia izan dezatela, errespeta gaitzatelaâ€. Horiek izan ziren Conchi Basaberen hitzak, Gorabideko erabiltzaile, boluntario eta prestatzailea, Deia BBK Elkartasun Saria jaso zuenean. Saria ematearen arrazoia zera izan da: “adimen desgaitasuna duten pertsonentzako gizarteratze arloan erreferente izatea, bizimodu erabatekoa eta duintasun osokoa lortzeko helburuarekinâ€.

 

 

Guggenheim Museoko Auditorioan izan zen Deia BBK Elkartasun Sarien banaketa. Horretan, hirugarren sektoreko erakundeon lana baloratu zen, hala nola Gorabide, Elkarbanatuz, Etorkintza, Margotu, Fidias eta Haszten elkarteena. Are gehiago baloratzekoa, Covid-19aren ondoriozko egoera kontuan izanda. Iñaki Gonzálezek, Deiako zuzendariak, zera adierazi zuen bere hitzaldian: “Gaurko eguna errealitate berri bat eraikitzen ari zaretenoi eskerrak emateko eguna daâ€. Eta Nora Sarasolak, BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak, zera ziurtatu zuen: “sari hauek konpromiso soziala aitortzeko dira. Edo solidarioak gara, edo ez gara ezer izangoâ€.

Gure zuzendari gerentea den Pablo Gonzálezek lagunduta, Conchik hunkituta eskertu zuen saria, eta nabarmendu zuen oso garrantzitsua dela “Adimen desgaitasuna duten pertsonak presente egotea, gizartearen parte moduanâ€. Halaber, adierazi zuen oso pozik zegoela, “Gorabideko boluntario eta adimen desgaitasuna duen pertsona gisaâ€.

Aitorpen hitzak
Sari moduan emandako errekonozimenduaz gain, ekitaldira bertaratutako hainbat pertsonak aitorpen hitzak izan zituzten guretzat. Conchik berak, saria jasotzean, baieztatu zuen “oso pozgarria dela adimen desgaitasuna duten pertsonentzat eta haien senideentzat Gorabideren moduko elkarte bat edukitzeaâ€. Hasierako hitzaldian, Fair Saturday mugimenduaren sortzaile Jordi Albaredak Gorabideren ibilbidea nabarmendu zuen: “Gorabide sortu zenean, 60ko hamarkadan, ez zen orain baino errazagoa proiektu sozialak martxan jartzea. Zuen moduko erakundeek bidea ireki digute atzetik etorri garenoiâ€.

José Manuel Asteinzak, Fidias Fundazioaren patronatuko kideak, zera aitortu zuen: “Izugarria da hemen erakunde hain garrantzitsuen inguruan egotea… Hemen dugu Gorabide, hainbeste urteko ibilbidearekin; itzelezko ilusioa egiten digu; aurrera jarraitzeko eredu eta motibazio handia zareteâ€.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren hitzetan, gure erakundea “erreferentea da arlo askotan, eta bere ezagutza eta lan egiteko modua oso kontuan izan behar dituguâ€. Gainera, gogorarazi zuen “hirugarren sektorea funtsezkoa dela; gizarte zibil antolatua bideratzeko modua da, kalean dagoena, errealitatea ondo ezagutzen duena, egin behar dena zer den ondo dakiena… eta ezin dugu ezagutza eta praktika hori guztia alferrik galtzen utziâ€.