Durangaldeako erabiltzaileentzako jarduerak

2019/12/30

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Beste urte batez, Iurretako Udalak diru-laguntza bat eman dio gure Durangaldeako Elkartzeari 2019an erabiltzaile eta haien senideei zuzendutako jarduerak burutzeko. 

Astialdi jarduerak Abadiñoko Alluitz Natura baserrian garatu dira. Bertan, baserria eta gaztandegia dituzte, natur eremu paregabean. Maiatzean, Durangoko Astialdi Klubeko hamahiru pertsonak egun ederra pasa zuten bertan, artzaintza lanari eta taloak egiteko prozesuari buruz ikasten. Ekainean ere beste hamalau erabiltzaile joan ziren, laguntzaileekin batera. Gatzatuak eta gazta freskoa prestatzeko prozesua eta baratze eta oilategiko lanak nolakoak diren ikasi zuten.

Bestalde, abenduan, Durangaldeako taldeak Gabonetako topaketa bat antolatu zuen erabiltzaile, senide, boluntario eta langileentzat. 30 pertsona izan ziren ekitaldi horretan, Errota Eguneko Zentroan. Topaketari hasiera emateko, 2019an Durangoko Astialdi Klubean burututako jardueran aurkezpena egin zen; ondoren, askaria izan zuten.