Bizkaiko Foru Aldundiak 173/2015 Foru Dekretua argitaratu du, 64 urte arte luzatzen duena egoitzetan aldi baterako egonaldiko plazak hartu eta gozatzeko adina desgaitasunen bat duten pertsonentzat, bai atsedenaldia hartzeko edo indarra hartzeko, bai premiazko egoerak bultzatuta. Orain arte, gehienezko adina 60 urte izan dira.
Aldaketak Familia Ugariak Babesteko Legean
Familia ugariek, 2015eko abuztutik aurrera titulua iraungita dutenak, berritzeko aukera izango dute, baldin eta seme edo alabaren batek baldintzak betetzen baditu familia ugariaren titulua izateko eskubiderako. Tituluaren iraupenaren onuradunak familia unitateko kideak baino ez dira izango, baldintzak betetzen jarraitzen badute, eta ezingo zaio aplikatu betetzen ez dituzten seme edo alabei.