Nola daude adimen desgaitasuna duten emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak?

2023/03/08

Adimen desgaitasuna duten emakumeen sexu eta ugalketa eskubideei buruzko Plena Inclusi贸neko ikerketa

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Adimen desgaitasuna duten emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideei buruzko ikerketa egin du Plena Inclusi贸nek, eremu horietan behar diren laguntzak eta baliabideak planifikatu ahal izateko. Ondorio orokorra da adimen desgaitasuna duten emakumeek beren sexu- eta ugalketa-eskubideak ezagutzen dituztela, baina ez dituztela eskubide horiek erabiltzen.

Azterlanak ekintza-gakoak ezartzen ditu, eskubide horien ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea, irisgarritasun urria, horretarako laguntza eta doikuntzak, eta oraindik existitzen diren estereotipo eta ideia negatiboak arintzeko.

Bikotea
Adimen desgaitasuna duten ia 500 emakumek emandako datuen arabera, erdiek baino gehiagok ez dute bikotekiderik; gehienek, ordea, nahiko lukete. Eta bikotekidea duten hamarretik bi bakarrik bizi dira harekin.

Sexualitatea
Sexualitateari dagokionez, emakume horietan bostetik lauk ez dute sexu-harremanik. Proportzio berak gutxi edo batere ez du hitz egiten sexuari buruz. Eta hamarretik sei ez dira masturbatzen.

Ugalketa-eskubideak
Ugalketa-eskubideei dagokienez, ia batek ere ez daki (10etik 9k) haurdun gera daitekeen ala ez. Eta hamarretik seik ez ditu erabaki erabiltzen dituen antisorgailuak.

Plena Inclusi贸n webgunean dago eskuragarri ikerketa: labur.eus/sexu-eskubideak.