Proloquo2Go da, tableterako programa bat, sinboloetan oinarritua dago eta komunikatzeko trebetasuna eta hizkuntza garatzeko erabiltzen da
Berrikuntza agendaren barruko ekimenen artean, 2012an hasi genuen komunikazio eraginkorrerako proiektuari esker, AssistiveWare enpresa holandarrak proposatu digu haien erreferentziazko zentroen taldeko kide izatea, aholkularitza emateko haien Proloquo2Go aplikazioari buruz. Komunikazio alternatiborako tresnarik onena omen da.
“Komunikazio eraginkorrerako programaren barruan, gure eginkizunetako bat da begiratzea zein berrikuntza teknologiko sortzen den. Horregatik, jarraipena egiten egon gara, besteak beste, iPaderako Proloquo2Go app aplikazioari. Eta horrela jakin dugu testatzeko laguntza eskatzen zutelaâ€, azaldu du Ismael Garzonek, programaren koordinatzaileak. “Hasiera batean, probarako bertsio bat bidali ziguten, iraupen mugatukoa, eta Sopuertako Egoitzako erabiltzaile Albertoren tabletean instalatu genuen, praktikaren bidez ebaluatzeko†gogoratu du.
“Eskaini diegun informazioaren balioari esker, erabilera mugatuko kode bat eman digute, horrek dakarrenarekin, duen kostu ekonomikoagatik. Eta, gainera, erreferentzia zentroa izatea proposatu digute aholkularitza emateko app-a ezagutzeko interesa duten familiei eta erakundeeiâ€, azpimarratu du. Gorabiderentzat, hori “arlo horretan egiten ari garen lanerako bultzada da. Batez ere, kontuan izanik bakarrik dagoela erreferentziazko beste aholkularitza zentro bat Bartzelonan†adierazi du. “Izan dugu aukera lehenengo aholkularitza saioa egiteko Ezkerraldeko Berritzeguneko terapeuta okupazional batentzat. Erakutsi genien nola funtzionatzen duen eta zein aukera eskaintzen duen, eta pozik geratu ziren†adierazi du.
Beste aukera batzuk
Gorabiden garatzen ari garen komunikazio eraginkorreko programa ez da bakarrik aplikazio hori eta iPad bat. “Nahiz eta, une honetan, konbinazio hori, ikuspuntu praktikotik, ahaltsuena iruditzen zaigun, beste batzuk ere erabiltzen ari gara, esaterako Androiderako GoTalkNow. Baina, espezializatu egin behar dugu, ez litzatekeelako jasangarria ateratzen den guztia etengabe ebaluatzen egoteaâ€, azaldu du Ismaelek. “Orain dela urte betetik Vodafone Fundazioaren programa batean hartzen dugu parte, haren bidez ingurune lagunkoiagoa sortu nahi dute, desgaitasuna duten pertsonek modu autonomoan egin ditzaten eguneroko eginkizunak, Mefacilyta, aMiAlcance eta Metiqueta aplikazioen bidez†argitu du.
Komunikazio eraginkorrerako teknologien erabilera orokortzeari buruz galdetzean, Ismaelek aitortu du “arinegi da horretaz hitz egiteko, oraindik horrelako tresnen pilotatze fasean gaude etaâ€.
- urtetik, komunikatzeko arazoa duten erabiltzaileekin egiten dugu lan. Harrezkero, teknologia asko aztertu ditugu. Orain, lortu dugu aholkularitza eman ahal izatea tableterako dagoen komunikazio alternatiboko aplikaziorik onenari buruz.
“Pena da familian zentratutako ikuspegi horiek ez hedatzea gure semea artatzen duten beste esparru batzuetaraâ€, azaldu du Maitanek.