Gure Goratu Programak la Caixak Berrikuntzari eta Gizarte Aldaketari emandako sarietako bat jaso du

2016/04/13

Ekimen horren bidez, adimen desgaitasuna duten pertsonek hitzaldiak ematen dituzte haien errealitateari buruz, ikastetxeetan, unibertsitateetan, familietan eta beste erakunde batzuetan.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Xabier Iñurrategi, Goratu Programa osatzen duten Gorabideko bederatzi erabiltzaileetako bat, Hugo Baroja gure presidenteak lagunduta, Bartzelonan izan zen la Caixak Berrikuntza eta Gizarte Aldaketari emandako sarietako bat jasotzen. Sariaren bidez, erakunde batzuk saritzen dira, izan ere “gaur egungo gizartearen erronkei erantzuna ematea lortzen dute era garrantzitsuan, eta erakusten dute gaitasuna dutela gizarteko arazoak eraldatzeko modu iraunkor batean”.

Sariak aintzat hartzeko balio du 2013an Gorabideko pertsona erabiltzaileak trebatzeko hasitako prozesua eta, ondoren, 2014an ematen hasi ziren hitzaldietarako gaiak aukeratzea. Handik aurrera, 1.750 pertsonak hartu dute parte ikastetxe, unibertsitate, osasun zentro, enpresa eta beste erakunde batzuetan emandako 70 saiotan, adimen desgaitasuna duten pertsonen errealitatea ezagutzera emateko. “Asko daukagu esateko, eta geure ahotsarekin kontatu nahi duguâ€, adierazi zuen Xabierrek esker onez.

Programa eraldatzailea

la Caixak hamar sari eman ditu, bakoitza 15.000 eurokoa, 489 hautagairen artean aukeratutako proiektuentzat. Goratu Programaren kasuan, adierazi du “adimen desgaitasunari buruzko prestakuntza sistema eta sentsibilizazio bidea ezartzen duela kolektibo horren errealitatearekiko, adimen desgaitasuna duten pertsonek lideratuta eta haiek emanda, modu presentzialean eta birtualean, eta aniztasun funtzionalaren balioari buruzko jokabide eraldatzaileak sortzea duela xedeâ€. Bestalde, Jaume Giró la Caixa Fundazioaren zuzendari nagusiak adierazi zuen Goratu Programa “gizarte aldaketaren eredu†zela.