Gure 50. urteurrena dela eta antolatu dugun egutegiaren barruan, adimen desgaitasunari buruzko marrazkien lehiaketa antolatu dugu, Bizkaiko ikastetxeetako lehen hezkuntzako goi zikloko ikasleentzat (10-12 urte).
Teknika eta formatua libreak dira, parte-hartzaile bakoitzaren sormenari zabalik. Betekizun bakarra da marrazkiek identifikazioa izatea atzealdean: izena, bi abizen, adina, ikastetxea eta herria.
Bi e-book sari
Lanak urriaren 31 baino lehen bidali beharko dira, helbide honetara: Poza Lizentziatuaren kalea, 14, 2. 48011, Bilbao. Bi e-book izango dira sari. Sari-banaketa 50. urteurrenaren jaialdian egingo da, BECen, eta, bertan, jaso diren marrazki guztiak izango dira ikusgai.