Gorabideko bazkide izatearen garrantzia

2024/06/13

Erregistratutako pertsonen %55 baino zerbait gehiagok masa soziala izanik, familiak bazkide gisa parte hartzera eta beste batzuk bazkidetzera animatu ditugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Oso garrantzitsua da bazkidea izatea.

Zenbat eta gehiago izan Gorabideko bazkideak,

orduan eta indartsuagoa elkartea.

Horrela, gauza gehiago lortu ahal izango ditugu

adimen desgaitasuna duten pertsonentzat.

Bazkidea bazara, garrantzitsua da bazkide izaten jarraitzea.

Eta, ahal baduzu, saiatu ez direnak bazkidetzera animatzen

 


Gure 2024-2027 Plan Estrategiko an gizartea eraldatzeko jasotako erronkaren barruan, gure oinarri soziala sendotzeko eta handitzeko helburua jarri diogu geure buruari. Eta, hori lortzeko, ekintzaplana sortu dugu gure mugimendu asoziatiboa indar tzeko, familien parte-hartzea, bazkide-kopuruaren hazkuntza eta elkartearen kohesioa sustatuz.

Gaur egun, 2.732 pertsonako masa soziala dugu Gorabiden, hau da, erregistratuta ditugunen %55 baino gehiago. Eta ehunekoa bera da berriki sartutakoei dagokienez. Bere aldiz, Aisialdi eta Astialdiko jardueretan parte hartzen dutenen %97 gure masa sozialaren parte dira. Hala ere, kudeatzen ditugun plaza publikoetakoren bat bete tzen duten pertsonen %80 bazkideak dira. Eta BBK SAIOA GORABIDEren bidez sartutako familien ia %78 bazkidetu egin dira.

Bestalde, gutxien egiten dutenak (%28) Gorabidek kudeatutako erantzukizun publikoko zerbitzuetan (egoitzak, etxebizitzak eta eguneko zentroak) Bizkaiako Foru Aldunditik zuzenean eratorriak sartzen direnak dira.

Bazkidetzearen garrantzia
“Errepikakorrak izan bagaitezke ere, berriro azpimarratu behar dugu familiak bazkide izatea oso garrantzitsua delaâ€, dio gure presidenteak, Susana Gorbeña Etxebarriak. “Eskaintzen ditugun zerbitzuak erabiltzeaz gain bazkidetzea erabakitzen duten pertsonak dira Gorabideren benetako muskulua. Eta gure kasuan, gainera, haiek dira bai beren senideen bai beren beren bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen erakunde honi indarra ematen diotenakâ€, nabarmendu du. “Elkartea beren bazkideei esker da elkarte. Bestela, beste zerbait izango ginatekeâ€, erantsi du.

“Hori dela eta, buru nauen zuzendaritza-batzordeak mezu bikoitza helarazi nahi die bazkideei, beren konpromisoa eskertzeaz gainâ€, adierazi du. “Lehenik, Gorabiderekin duten loturari euts diezaiotela, gure mugimendu asoziatiboaren indarra euren esku dagoelako. Eurena eta eurentzat den elkarte honetan parte har dezatela. Funtsezkoa da gure kohesioa eta kide izatearen sentimendua indartzeaâ€, baieztatu du.

“Eta bigarrenik, ahal duten neurrian, bazkide ez direnak bazkidetzera anima ditzatela. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta leialago islatuko du gure gizarte-oihartzunak errealitateaâ€, azaldu du. “Eta adimen desgaitasuna duten pertsonak eurak edo edozein familia ere bazkide izan daitezkeâ€, gogoratu du.