Irteera terapeutikoak alarma-egoeran

2020/03/24

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Desgaitasuna duten pertsonen artean badaude jokabide nahasmenduak dituztenak, eta nahasmendu horiek larriagotu egiten dira konfinamendu egoeran. Kasu horietan, pertsona horiek bide publikora irten daitezke, ezinbestekoa den kasuetan eta beharrezko denbora tartean, pertsona bakar batek lagunduta, betiere, covid-19 birusa ez kutsatzeko neurriak betetzen badira.

Irteera terapeutiko horiek berme osoarekin egin ahal izateko, Osasun Ministerioaren 2020ko martxoaren 19ko instrukzioak adierazten duen moduan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuari dagokionez, BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuak gomendatzen du desgaitasuna adierazten duten egiaztagiriak aldean eramatea, segurtasun arduradunei erakutsi ahal izateko, hala eskatuz gero. Gainera, espazio publikoetara irteteko beharra egiaztatzen duen txostenen bat edukiz gero, hori ere eramatea komeni da.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Tel. 94 453 90 86 | 661 580 198