Gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuak aktibo jarraitzen du

2020/03/20

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gaur egungoa bezain une zailetan, gure BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzuak,bere gizarte-langileen taldearen bidez, adimen desgaitasuna duten pertsona guztiei eta beren senideei laguntza eta arreta ematen jarraituko du.

Astelehenetik ostegunera, 8:00etatik 17:30era, eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara, zerbitzua eskura duzue 94 453 90 86 eta 661 580 198 telefonoetan, edo administracionsaioa@gorabide.com helbide elektronikoaren bidez.

Halaber, ordutegi horretatik kanpo sortzen diren larrialdietarako, Bilbon bizi ez zaretenok Bizkaiko Foru Aldundiaren Larrialdietarako Koordinazio Zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezkete 94 402 50 50 telefonora deituz. Bilbotarrek Udalaren Gizarte Zerbitzuetako Larrialdi Zerbitzura dei dezakezue, 94 470 14 60 telefonora.