2025eko pazko oporrak

2025/02/12

Saloura eta Santa Susannara bidaiak antolatuko ditugu, Imserso, Plena Inclusi贸n eta Fevasi esker

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten, pazko-astean bidaiatzeko 38 plaza eskaintzea aurreikusten dugu, Fevasen bidez, Imsersok diruz lagundutako Plena Inclusi贸n Espa帽aren opor-eskaintzaren barruan. Helmugak hauek dira: Salou (Tarragona), California Garden Hotelean; eta Santa Susanna (Barcelona), Tahit铆 Playa Hotelean.

Programa honetan parte-hartzeko, 16 urte edo gehiago eta %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa izan behar da, eta 2024ko azaroaren 1etik Imsersok finantzatutako beste bidaietan parte hartu ez izana. Izena emateko, eskabide-fitxa beteta eta eskatzaileak sinatuta edo, badagokio, haren legezko ordezkariak sinatuta entregatu egin behar da.

Eskaera webgune honetan deskarga daiteke izena emateko epea irekita dagoenean. Bi aldeetara inprimatu behar da eta Gorabiden aurrez aurre eman, jatorrizko sinadura beharrezkoa delako (eskabidea ezin da posta elektronikoz eskaneatuta bidali). Behar duenari eskabidea paperean emango diogu bulegoan.

Eskabidea sinatzen duen pertsonaren ardura da aurkezten duen informazioa zuzena dela.

Azalpena:

  • Inprimakiko 3. eta 5. puntuetan, ordezkariaren datuak eskatzen dituzte, bat edo bestea bete behar da, ez biak.
    • Ordezkaria tutorea bada, 3. puntua bete behar da.
    • Ordezkaria kuradorea, defendatzaile judiziala, ahalduna edo izatezko zaintzailea bada, 5. puntua bete behar da.
  • 3. edo 5. puntuan agertzen den pertsonak sinatu behar du eskabidea.
  • Eskatzaileak ordezkaririk ez badu, 3. eta 5. puntuak ez dira bete beharko, eta eskatzaileak sinatuko du eskabidea.

ESKAERA IMPRIMAKIA (gaztelaniaz)
ARGIBIDEAK (gaztelaniaz)

 

BIDAIEN DATA:
Apirilaren 22tik 27ra (6 egun / 5 gau)

PERTSONA BAKOITZEKO KUOTA

Dirulaguntzaren zenbatekoa jakiten denean, orri honetan bertan argitaratuko dugu kuotaren zenbatekoa.

Garraioa, ostatua, elikadura, koordinazioa eta asegurua barne. Familia ugaria edo kontribuziozkoa ez den pentsioaren pareko edo hortik beherako diru-sarrerak dituen elkarbizitza-unitatea izateagatik deskontuak daude (persona onartua izanez gerom egiaztatu egin beharko da).

 

ESKATZEKO EPEA: otsailaren 12tik 26ra.
Non:
Gorabideko Aisia eta Astialdiko Arloa. Poza Lizentziatua 14, 2 – 48011 Bilbo.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 17:30era. Ostiraletan, 9:00etatik 14:30era.

Onarpenetarako, Imsersok eta Plena Inclusi贸nek ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

ONARPENEN JAKINARAZPENA:
Martxoko bigarren astean.

Plazak mugatuak direnez, Imsersok eta Plena Inclusionek ezarri dituzte irizpide hauek:

  • Desgaitasun handiagoa = %20.
  • Beharrizan sozioekonomikoa = %15.
  • Familia ugaria = %10.
  • Aurreko deialdietan parte hartu ez izana = %30.
  • Familiaren atseden beharrizana = %10.
  • Programa egokitzea = %15.

Ondoren, persona onartuei aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epea jakinaraziko diegu. Eskatutako informazioa aurkeztu ezean, edo dokumentazioa epez kanpo aurkeztuz gero, pertsonak ezin izango du plazarik izan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:
Aisia eta Astialdiko Arloa
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10