“Familiek elkartea eurena dela sentitu behar dute”

2017/11/20

Àngels Poncek, adimen desgaitasunaren arloan aditua den familia terapeutak, azpimarratu du garrantzitsua dela familiak izatea elkarteen motoreetako bat

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Elkarteen dinamizazio estrategiaren barruan, prozesu bat hasi dugu familiekin eta beste aditu batzuekin, hausnarketa egiteko familien taldeei buruz. Hasierako bi saioetan, Àngels Ponce izan dugu gurekin, eta dioenez ekintzak garrantzia du eta beharrezkoa da familiek parte hartzea, eta lagundu egin digu erronka honi buruzko ikuspegia fokalizatzen.

Zer iruditzen zaizu Gorabideren proposamena familiek parte hartzeko bide berriak aztertzeko?
Oso interesgarria deritzot, lehenik eta behin, erakundea geldi ez geratzea, familien dinamizazioan aurrera egitea. Izan ere guztiek ez dute planteamendu hori egiten, erakunde askok hasieran zeuden lekuan jarraitzen dute. Baina garrantzitsua iruditzen zait dinamizazioa familietatik euretatik planteatzea. Eta aldaketa horren agente aktiboak eurak izatea oso koherentea iruditzen zait.

Eta ados zaude mugimendu zabal, kohesionatu, parte hartzaile eta kide sentimendua duena izatearekin?
Bai, zalantzarik gabe. Oraindik ere zentzua du elkarte mugimendua egotea, dena ez baitago konponduta. Beharbada, egunen batean adimen desgaitasuna dutenek eta euren familiek behar dutena daukatenean, ez dugu beharko. Baina uste dut hau ez dela momentua, oraindik ere norbait behar da bultzatzeko eta adimen desgaitasuna dutenen eta euren familiek behar dutenaren ahotsa izateko. Premia asko daude arlo askotan, eta oraindik eskubide ba tzuk ezin dituzte baliatu osotasunean.

Familien parte hartzea izan zen ardatza elkartearen sorrera garaian. Berreskuratu daiteke espiritu hori?
Beharbada ez gara egoera berera iritsiko, oraindik beharrak egon arren, ez baitira garai hartakoak beste. Gauzak konponduta daudela ematen duenean, badirudi ez duzula egitekorik. Arazoak daudenean baino ez da konturatzen jendea zein garrantzitsua den kide izatea. Jendeak sentitu behar du erakundea berea dela. Sentitu behar du erakunde hau “NIRE erakundea” dela, bertan eman nahi dut nire denbora, laguntza eman, aurpegia eman beharrezkoa denean… Horixe da kide izatearen sentimendua. Eta, egia da, mundu guztiak ez du. Beharbada jendea erlaxatu egin da, eta uste dute erakunde “daramaten dutenak” direla. Galdu egin da mugimendu kultura.

Eta zeintzuk izan litezke parte hartze handiagoa lortzeko bideak?
Garrantzitsuenak informazioa eta komunikazioa dira. Beharrezkoa da zerbitzuarekiko egon daitekeen distantzia murriztea. Ondoren, beharretatik abiatuta, familiek laguntzeko formulak ikus litezke. Ume txikiak dituzten familien beharrak eta seme-alaba nagusiak dituztenenak ez dira berdinak, eta neba-arrebak dituztenenak ere ez, gainera horiek protagonismoa hartzen ari dira. Eta, hemendik, ikus dezagun nolako ekin – tzak egin beharko liratekeen. Familiak protagonista diren ekintzak.