Imsersoren 2018ko oporrak

2017/11/09

Salou edo Benidormera Pazko astean joateko 64 plaza eskaintzen ditugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Aurten oporretako lau txanda eskaintzen ditugu 2018ko Pazko astean, Imsersok diruz lagunduta: bi Saloura eta bi Benidormera, guztira 64 plaza. Bidaiaren kuotaren barne dau de garraioa, ostatua eta pentsio osoa. Plena Inclusioneko opor eskaintzaren barruko programa horretan izena emateko, 16 urtetik gorakoa izan behar da, %33 edo gehiagoko desgaitasuna izan eta Gorabiden eskaera egin epearen barruan, plaza eskatzen duen pertsonaren datu guztiekin eta beharrezkoa den dokumentazioarekin (Ikusi jarraibideak).

Plazak esleitzeko baremazio irizpideak hauek dira:
– Desgaitasun handiko egoera = %20
– Premia sozioekonomikoa = %15
– Familia ugaria = %10
– Aurreko deialdietara joan ez izana = %30
– Familiaren atseden beharra = %10
– Astialdiko Zerbitzuan parte hartzea = 15%

 

IZEN-EMATEA
Noiz: 2016ko azaroaren 27tik abenduaren 1era.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 9:00-etatik 18:00-etara. Ostiralak, 9:00-etatik a 17:30-etara.
Non: Gorabideko Astialdiko Zerbitzuan. Poza lizentziatua 14, 2. solairua (Bilbo).

ONARPENA
Onartutako tokien berri 2018ko otsailaren lehenengo hamabostaldian jakinaraziko da.

 

DOKUMENTAZIOA