Bilboko Herriko Lehen Bizikletada Solidarioko protagonistak gara

2017/11/05

Gorabideko 70 erabiltzaile baino gehiagok Bilboko Herriko Lehen Bizikletada Solidarioan parte hartu dute, batzuk boluntario-lanak eginez eta beste batzuk ibilbidea bizikletaz eginez

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabideko 70 erabiltzaile baino gehiagok Bilboko Herriko Lehen Bizikletada Solidarioa protagonista izan dira, eguraldiaren errukigabetasunei aurre eginez.Gehienak boluntario-zereginetan aritu dira ekitaldiko antolaketaren alde agertuz: puxikak puztuz, anoa prestatuz eta banatuz, kale-mozketak seinaleztatuz… baina beste batzuk bizikletan igo eta 10 kilometroko ibilbidea egitera ausartu dira. Hau adimen desgaitasuna dutenen parte-hartzearen adibidea da: Beharrezko laguntzez, gizartearen edozein eremutan egon daitezkela frogatzen du.

 

Ekitaldi honetan, zerbitzu hauen erabiltzaileek parte hartu dute: Ola (Sondika), Ibarreta-Zuloko (Barakaldo), Arteagoiti (Basauri), Artzentales, Arangoiti (Gueñes), Dolaretxe (Santutxu), Santa Eugenia (Getxo) eta Lanestosako egoitzak, General Salazar eta Iturribideko etxebizitzak, eta gure Astialdi Zerbitzua.