Futubideren onespena jaso dugu bere 25. Urteurrenean

2017/02/21

Futubidek San Mameseko VIP gunean elkartu zituen, adimen desgaitasunen bat dutenen tutoretza lanetan eman dituzten 25 urte hauetan eurekin zuzenean aritu garen entitate eta erakunde publiko eta pribatu guztiak, guk egindako ekarpenari aitorpena egiteko. Ekitaldiaren aurkezleak Golden Apple Quartet taldekoak izan ziren eta tutoretza fundazioarekin lotutako beste elkarte eta enpresa batzuk ere batu ziren.

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Esker oneko plaka bana jaso genuen Futubide patronatuko kide garen entitateek –Gorabidek aipamen berezia sustatzaile modura-: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala; Fevas Plena Inclusión Euskadi, Bolunta, Once Fundazioa, Fundazioen Euskal Federazioa eta Tutoretza Fundazioen Espainiako Elkartea; Kutxabank, BBVA eta Caixabank obra sozialak eta 1991tik tutoretza fundazioak izan dituen hiru presidenteek.

Futubidek 25. urteurrena ospatu zuen San Mamesen. Azken 25 urteotan eurekin lanean aritu garen erakundeak gonbidatu zituen. Plaka bana eman ziguten garrantzitsuenei. Gorabide garrantzitsua da Futubiderentzat, 1991n sortu zuen elkartea delako.

Hamargarren Zuhaitz Eguna, Iberdrola eta Lurgaia Fundazioarekin (Décimo día del árbol con Iberdrola y  la fundación Lurgaia)

Hamargarren urtez, Astialdiko Zerbitzuko 18 erabiltzailek eta bi monitorek Iberdrolak eta Lurgaia Fundazioak antolatutako Zuhaitz Egunean hartu zuen parte, gure basoetan zuhaitzak landatzeko. Oraingoan, bertoko 320 zuhaitz landatu dituzte Undabason (Muxika), Urdaibaiko Biosfera Erreserban: haginak, ezkiak, gereziondoak, otsalizarrak, gorostiak eta urkiak. “Ederto pasatu genuen eguna, tenperatura itzela egiten zuen eta lur sailera heltzeko bidean basa gutxi zegoenâ€, gogoratzen dute. “Gainera, gurekin zeuden taldean Celes eta Ramón, eta lorezaintzan lan egiten dutenez, esperientzia ekarri duteâ€, adierazi zuten. Parte hartze horri esker, 25 hektarea zituen pinudia, orain bertoko landareen basoa izango da.