Gerentzia erreleboa

2021/11/07

Txema Francok, Lantegi Batuak-eko aurreko zuzendari nagusiak, erretiroa hartuko duen azken 18 urteotan gerentea izan den Pablo Gonzalezen lekukoa hartu du

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gorabiderekin lotuta 46 urte eman ondoren, lehendabizi boluntario modura, ondoren ardura ezberdinak hartuz eta, azkenik, gerente gisa, Pablo González txanda-kontratura igaro da, zuzendaritzako aholkularitza lanak betez, 2022an erretiroa hartu aurretiko urrats modura. Gure elkarteko gerentzian Txema Francok hartu du txanda, azken 17 urtetan Lantegi Batuak erakundeko zuzendari nagusia izan denak.

 

Pablo González: “Gorabideren moduko proiektu batean beren ekarpena egin duten pertsona askoren artean beste bat izatea ohorea, harrotasuna eta zortea izan dela baino ez dezaket esan, halako proiektu bat garatzeak zinez merezi du eta. Une zailak igaro arren, halakoak ere izan baitira, aurrera ateratzeko gai izan garen horren oroitzapena beste gauza guztien aurretik gailentzen daâ€.

Txema Franco: “Nik espresuki eman nahi dizkizut eskerrak, izan ere, oso erraz ipini didazu txanda hartzeko prozesu hau. Eta kudeaketan erdietsitako maila zein utzi duzun lantalde profesionalaren lana eta inplikazioa aitortu behar ditut, hori ere asko eskertzen baitut. Kanpotik ezagutzen nituen elkartearen indarguneak, baina barnetik gehiago nabaritzen diraâ€.

PG: “Hori da kontua, Lantegi Batuak zuzentzetik etortzean, ez zara hasiberri gisa iristen ez adimen desgaitasunaren esparrura ezta gerentziako erantzukizunetara ere. Txanda-hartze antolatu eta txukuna izaten ari da, eta trantsizioa eraginkortasunez egin duguâ€.

TF: “Ongi datorkigu oso erretiroa hartzen duzun egunera arte zuzendaritza-batzordearentzat zein gerentziarentzat aholkularitzarekin lotutako zereginetan aritzea. Horrek are gehiago bermatuko du zure ibilbide osoan zehar sortu duzun ezagutza ez galtzea, neurri txikienean ereâ€.

PG: “Sarritan aipatu dut sozietatearen lorpenak jende andanak denbora askoan egindako lanaren emaitza direla. Eta, zalantzarik gabe, zu horren parte zara. Beraz, badakit Gorabidetik balio handiko eragilea izango zarela adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ekarpena egiten jarraitzeko. Izan ere, azken batean, horixe da honen guztionen xedeaâ€.

TF: “Bai, 25 urte izan dira Lantegi Batuak-en lan eginez, 2004az geroztik zuzendari nagusi modura, eta uler tzen dut zer sentitzen arituko zarean, Lante gi dena izan baita niretzat, pertsonalki zein profesionalki. Eta harro sentiarazten nau desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze eta laneratzearen alde egin ditugun aurrerapenek eta erdietsitako lorpenek. Eta horretan ere zure ekarpena nabarmena izan da. Hala esan zuten Conchi (Basabe), Susana (Gorbeña), Unai (Rementeria) Beatriz (Artolazabal) eta Juan Marik (Aburto) Gorabide Eguneanâ€.

PG: “Nire bizitza adimen desgaitasuna duten pertsonak gero eta protagonismo handiagoa izatearen alde bere ekarpena egin duen elkarte bati eman ahal izatea zoragarria da. Nik adina gozatu dezazula desiratzea baino ez zait geratzenâ€.

TF: “Gogo eta ilusio handiz nator, beraz, ziur egingo dudala”.