Gizatek: orientazioa emateko eta laguntzeko produktuak mailegatzeko foru zerbitzu publikoa

2017/09/18

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gizatek Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzu publikoa da, %33 edo gehiagoko desgaitasunen bat edo mendekotasuna aitortua dutenentzat, laguntzarako produktu eta metodo teknologikoei buruzko orientazioa ematen du jarduerak egiteko mugak edo herritarren parte hartzeko oztopoak arintzeko egokiak direnak, eta eskuratzeko laguntza ekonomikoa eskaintzen du.

Eskaintzen dituen prestazioak

  • Laguntzarako produktuen erakusketa (ortesi eta protesiak, etxebizitza eta beste eraikin batzuetarako altzariak eta egokitzapenak, laguntza produktuak komunikazio,
    informazio eta mugikortasunerako, etab.).
  • Egokitasunari buruzko txosten teknikoa egitea.
  • Prestazioak eta diru-laguntzak jasotzeko edo produktuak mailegatzeko betekizunei buruzko aholkularitza.
  • Laguntza ekonomikoen eskaerak tramitatzea.

Diru-laguntzak eskatzeko betekizunak

  • Mendekotasunaren ebaluazioan gutxienez II. gradua izatea edo %33 edo gehiagoko desgaitasuna.
  • Espainiako nazionalitatea edo bost urteko legezko bizilekua, horietatik bi eskaera egin den urtearen aurreko bi urteak izan behar dira.
  • Bizkaian erroldatuta egotea eskabidea aurkeztu baino hamabi hilabete lehenagotik, gutxienez.
  • Gizateken egokitasunari buruzko txostena izatea (ikusmen edo entzumenerako produktuetarako nahikoa da kolegiatutako profesionalaren txostena).

Zenbatekoa
Diru-laguntza zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan izatenda eskatzailearen edo elkarbizitzako unitatearen eguneroko gasturako ahalmenena eta produktuaren gehienezko diru-laguntzaren zenbatekoa. Edonola ere, ia beti bermatzen da diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoaren %10 eta inoiz ez da 3.000 eurotik gorakoa, baina bateragarria da beste erakunde batzuetakoekin.

Informazio gehiago:
BBK SAIOA GORABIDE Zerbitzua
administracionsaioa@gorabide.com
Telefonoa 94 453 90 86