Ekitaldi berean, Pablo Gonzalez Gorabideko Ohorezko Kide izendatu izan da, elkartean egindako 46 urteko ibilbideagatik
Gorabide Egunaren ospakizun tradizionala elkarte horen urteurrenaren bueltan egiten da. Oraingo honetan, adimen desgaitasuna duten pertsonek gizartean egiten duten ekarpenari eman nahi zaio balio, izan ere, covid garaian egon arren, ekarpena egiten jarraitzeko gai izan dira. ‘Bidean jarraitzen dugu pandemia garaian’ izenburupean, erakundeko hiru erabiltzailek zirkunstantzia hauetan bizi izan dituzten esperientzia positiboak aurkeztuko dituzte.
Jon Chertudi Gorabideko erabiltzailea da eta Lantegi Batuak erakundearen lorezaintza zerbitzuan lan egiten du. Aurtengo urtarrilean Bizkaiko Foru Aldundiak adimen desgaitasuna duten pertsonentzat bereziki antolatu duen bigarren LEPra aurkeztea erabaki zuen. Deialdi honetan, mendeko langileen hiru postu daude, eta, lehen aldiz, mantentze-lanetarako langileen beste bi. Hiru probetako lehena abenduaren hasieran egingo dela aurreikusi da, eta Jon telematikoki prestatzen ari da, Lantegi Batuak erakundearen akademia egokituaren laguntzarekin, irakurketa errazeko gaitegia eta tresna interaktibo baten bidez.
Conchi Basaberen esperientzia, Gorabideko erabiltzailea, boluntarioa eta prestatzailea, 2020an hasi zen, Gorabide Deustuko Unibertsitateko Turismo Sailarekin eta in2destination aholkularitza-enpresarekin lankidetzan hasi zenean, hotel establezimenduen irisgarritasunaren inguruko azterketa batean. Bilboko hiru hotel handiren eta Bizkaiko lau landetxeren irisgarritasun kognitiboaren ebaluazioan parte hartu du. Guztira, Gorabideko hiru erabiltzailez osatutako taldeak hamahiru establezimenduaren ebaluazioa egin du, Bizkaiko hotel, landetxe eta ostatuen artean, 2020an eta 2021ean.
Bestalde, Javi Barrutia, Gorabideko autogestore eta prestatzailea eta Athletic Genuine taldeko kidea, Plena Inclusión konfederazioko kalitate arloko Ebaluazio Klubeko kide izatea lortu duen elkarteko lehenengo erabiltzailea da. Profesional, adimen desgaitasuna duten pertsona eta senidez osatutako taldea da. 2020an hasi zuen prestakuntza, pandemia bete-betean, eta aurten hainbat erakunde ebaluatu ditu; horien artean, Argentinako bat. Erabateko Kalitatearen eredua bizi-kalitatearekin, etikarekin eta kudeaketarekin erlazionatutako dimentsioetan oinarritzen da.
Ordezkaritza instituzionala
Honakoek ere parte hartu dute: Susana Gorbeña, Gorabideko presidentea; Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika arloko sailburua; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; eta Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia.
Gure presidenteak aipatu du pandemia “erronka handia izaten†ari dela: “erronka handi bat, eta ez zoritxar handi bat, izan ere, bizitako guzti honetatik gauza positibo asko sortu dira, negatiboez gain, eta horietan jarri nahi dugu gaur fokoa. Bizitzan, aurkako egoerak sortzen dira, eta mina, sufrimendua eta traumak ere ekartzen dituzte, baina aukerak, hazkundea eta garapen pertsonal eta soziala ere eragiten dituzte. Bagenekien eta badakigu, aita, ama, anaia eta arreba guztiok, desgaitasuna duten gure senideen ahalegina eta aurrera egiteko gaitasuna ikaragarriak direlaâ€, nabarmendu du.
Artolazabal sailburuak zera onartu du: “oso ondo jakin duzue zuen lana zuen eta gure euritakoen bidez sinbolizatzen; izan ere, gizarte baten ongizatearen garapen maila kalibratzeko, ekaitzaren erdian euritakoa daramaten pertsona kopurua kontuan hartu behar daâ€. Gainera, zera ziurtatu du: “garrantzitsua da Gorabideren moduko erakundeek administrazioak estimulatzea, ikerketa-ildoak, erabiltzaile eta senideentzako laguntzak, kontzeptu berriak, prestakuntza-planak eta abar proposatuzâ€.
Aburto alkateak zera nabarmendu du: “giza kapital handia daukagu, kasu honetan Gorabiderena, ia beti anonimoa, eta modu nekaezinean lanean aritzen dena, erakundeok ez dezagun ahaztu pertsona guztiontzat gobernatu behar dugulaâ€. Eta zera azpimarratu du: “Gai paregabea aukeratu duzue ekitaldi honetarako; gutxitan izan gara pandemiaren gaiari modu honetan buelta emateko gai. Oso ideia ona iruditzen zait ikuspegi positiboa hartzea, ilusioa eta itxaropena behar ditugulako, betiere, ahaztu gabe pandemiak gogor kolpatu gaituelaâ€.
Eta Rementeria ahaldun nagusiak zorionak eman dizkio Gorabideri, Bizkaiko gizartean egiten dugun lanaren garrantzia nabarmendu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkartearekin eta lurraldeko pertsona guztiekin daukan konpromisoa berretsi du: “Covid-19aren pandemia honen aurretik argi geneukan lankidetza pertsona guztiei laguntzeko biderik onena dela, eta urte eta erdi honen ostean, ikasi dugu zenbat eta gehiago kolaboratu, gizarteak emaitza hobeak lortuko dituelaâ€, adierazi du.
Pablo González, Gorabideko Ohorezko Kidea
Ekitaldi honetan, gainera, Pablo González Gorabideko Ohorezko Kide izendatua izan da. 46 urteko ibilbidea egin du elkartean, eta, erretiroa hartu aurretik, erakundearen gerentziaren txanda-aldaketarako prozesua hasi du. Boluntario moduan hasi zen 1975ean, eta hainbat ardura postu izan ditu, hala nola koordinatzailearena, eta beranduago Astialdi Zerbitzuko zuzendariarena, baita Etxebizitza eta Eguneko Zentroen zuzendariarena ere, 2003an gerentzia hartu zuen arte.
Gainera, parte hartu duten pertsonen errekonozimendua jaso du. Beatriz Artolazabalek Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiko presidente moduan egindako lana aitortu dio: “urte guzti hauetan, martxan jarri zenetikâ€. Juan Mari Aburtok eskerrak eman dizkie bere lan eta inplikazioagatik, eta “zure ondoan hainbeste gauza ikasteko aukera emateagatik; izan ere, eta zalantzarik gabe, pertsona hobea izaten lagundu didazuâ€. Unai Rementeriak bere “ibilbide garrantzitsua†eskertu eta balioa eman zion, baita “Aldundiarekin mantendutako lankidetzari†ere.
Conchi Basabek ere eskerrak eman dizkio Gorabideko erabiltzaile guztien izenean, “bere denboragatikâ€, eta bere etapa berrian “zorterik onena†opa dio. Eta Susana Gorbeñak gure elkartearen zuzendaritza batzordeko akta irakurri du. Horren bidez, Gorabideko Ohorezko Bazkide izendatu da, “azken 46 urteetan emandako zerbitzuengatik bihotzez eskerrak emateko eta lana aitortzekoâ€.