Bizkaiko ahaldun nagusiak Foru Jauregian hartu gaitu gure 60. urteurrenagatik

2022/07/19

Gure presidentea eta erabiltzaile bat izan ziren gure ordezkariak foru-erakundeak gonbidatuta Aldundiaren egoitzara egindako bisitan

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure 60. urteurrena dela eta, Biz­kaiko Foru Aldundiak harrera instituzionala antolatu zuen egiten dugun lana eskertzeko. Bilera Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak gidatu zuen, eta bertan izan ziren ere Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru diputatua eta haren taldeko kideak; Susana Gorbeña gure presidentea eta zuzendaritza-batzordeko kideak; gure elkarteko erabiltzaileak, senideak, profesionalak eta boluntarioak.

“Ezin dugu Bizkaia ulertu Gorabidek 60 urte hauetan egindako ekarpenik gabe. Gehienak Bizkaiko Foru Aldundia­ren eskutik eta lankidetzan izan dira”, adierazi zuen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Hala­ber, “ibilbide osoan zehar izandako aliantza” nabarmendu zuen; “gaur, topaketa honen aitzakian, berretsi egiten dugu”. Era berean, argi utzi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna duten pertsona guztiekiko duen konpromisoa, eta, kasu honetan, adimen desgaitasuna duten pertsona guztien garapen pertsonala errazteko eta bizitza-proiektua erdiesten laguntzeko konpromisoa nabarmendu zuen. Izan ere, ibzitza-proiektu guztiak aintzat hartzen dituen Bizkaia inklusibo eta integratzeilearen aldeko apustua egiten dugu, gaitasunen mende egon barik, nabarmendu zuen.

Harremana, lankidetza, aliantza oso estua
Susana Gorbeña gure presidenteak nabarmendu zuen “Aldundiare­kin dugun harremana, lankidetza, aliantza oso estua” dela. “Pertso­nan oinarritutako eta pertsonen bizi-kalitatera bideratutako arreta-ereduaren” alde egin zuen, erabakigarria izango baita “laguntza-sistemak praktikan egokitzea lortzeko”; eta “Aldundiaren eskutik erronka handiei erantzutea” defendatu zuen.

Bestalde, Jesus Enrique Rodri­guezek, Susok, adimen desgaitasuna duten pertsonak ordezkatuz, honako hau nabarmendu zuen: “Gure familiekin, profesionalekin, boluntarioekin, Aldundiarekin eta beste erakunde batzuekin batera egiten dugu lan. Horrela, gizartea askoz hobea izan dadin lortuko dugu”.