Sei saio erabiltzaileentzat eta bi familientzat Gorabideko adimen desgaitasunen duten pertsonen afektibitatearen eta sexualitatearen garapena hobetzen lagunduko dute
Datozen hilabeteetan, Gorabideko erabiltzaileek sexu hezkuntzako programan parte hartu ahal izango dute, euren burua ezagutu, onartu eta modu positiboan espresatzeko sexu dimentsioan. Sei saio independente izango dira eta profil desberdinentzako gai eta eduki desberdinak landuko dira, modu ludiko eta parte hartzailean, talde eta pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera. Era berean, familiek afektibitate eta sexualitateari buruzko bi tailer edukiko dituzte: bata, helduei buruzkoa eta bestea, gazte eta nerabeei buruzkoa.
Erabiltzaileentzako lehenengo saioa maitasunari buruzkoa izango da, apirilaren 28an. Familientzako jardunaldiak 27an eta 28an izango dira. Beste tailerretan honelako gaiak landuko dira: sentimenduak ezagutzea, sexu aniztasuna, norbere burua onartzea, sexualitatearen adierazpena eta bikote harremanak. Saio independienteak direnez, pertsona bakoitza nahi duen bestetara apunta daiteke.
FECHA | TEMA | PERFIL | LUGAR | HORARIO |
Apirilak 28 | Maitasuna | Orokorra | Gorabide | 18:00-20:00 |
Maiatzak 25 | Ezagutzea | Nerabeak | Bolunta | 18:00-20:00 |
Ekainak 23 | Dibertsitatea | Gay-lesbianak | Bolunta | 18:00-20:00 |
Irailak 29 | Onarpena | Orokorra | Gorabide | 18:00-20:00 |
Urriak 20 | Adierzpena | Orokorra | Gorabide | 18:00-20:00 |
Azaroak 24 | Bikotea | Bikotekideak | Bolunta | 18:00-20:00 |
Apirilak 27 | Helduak | Familiak | Bolunta | 18:00-20:00 |
Apirilak 28 | Gazteak | Familiak | Bolunta | 18:00-20:00 |
Infornazio gehiago eta izena ematea:
dianacabezas@gorabide.com
javibengoa@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10.