Europar Batasunak finantzatu duen Coesi proiektuaren bidez, Alemania, Austria, Eslovenia eta Portugaleko beste erakunde batzuekin lan egiteko aukera izan dugu
Urtarrilaren 22an eta 23an topaketa bat antolatu dugu, Coesi Proiektuaren barruan. Proiektu hori Europar Batasunak finantzatu du, adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze handiagoa lortzeko xedez. Horretarako, laguntza ematen dieten erakundeetan aldaketak eragin nahi dira. Gorabidez gain, Alemaniako Leben mit Behinderung, Austriako Lebenshilfen SD, Eslovenako CUDV eta Portugaleko Fenacerci elkarteek osatu dute antolakuntza-taldea. Saio horietan, zuzendarientzako eta arreta zuzena ematen duten langileentzako prestakuntza planak diseinatu dira. Gainera, adimen desgaitasuna duten pertsonen gaikuntza sustatu nahi izan da, gizarteratze prozesuetan parte har dezaten, aholkulari moduan.
Pertsonengan zentratutako plangintzan esperientzia daukanez gero, Gorabidek arreta zuzena ematen duten profesionalentzako prestakuntza lideratzen dugu. Aldiz, zuzendariei eta desgaitasuna duten pertsonei bideratutako edukiak Alemaniako eta Portugaleko elkarteek kudeatzen dituzte, hurrenez hurren. Gainera, talde hau ebaluazio-tresnak ere sortzen ari da. Horien bidez, erakundeek eta horien erabiltzaileek kualitatiboki aztertu ahal izango dute zein den erakunde horien eta zerbitzuen gizarteratze-maila. Ildo horretatik, gizarteratze arloko ekintza planak landuko dira lortutako emaitzetatik abiatuta, gizarteratze-prozesuak hobetzeko estrategia eta gomendioekin.
Inklusiorako aldaketak
Mirko Gerolinek, proiektu honen Gorabideko arduraduna esan duenez, zuzeneko arreta profesionalentzako mintegia “pertsonengan zentratutako ikuspegiak barneratzen laguntzeko neurri bat da. Ikuspegi horien bidez, jarrera berriak sortuko dira, eta horietatik etorriko dira estrategia eta laguntza mota berriakâ€.
Bestalde, Céline Müllerrek, Alemaniako Leben mit Behinderung erakundeko ordelariak, azaldu duenez, zuzendarientzakoa “lagungarria izango da aldaketa eta eraldaketa prozesuetan laguntzeko, bai erakunde mailan, baita maila estrategikoan ereâ€.
Eta Sara Gesero, Portugaleko Fenacerci ordezkariak, uste du funtsezkoa dela “adimen desgaitasuna duten pertsonek gaitasun berri hauek eskuratzea, beren ahalduntze eta gaikuntza prozesuan aurrera egiteko eta erakundeei gizarteratze arloko aholkularitza eman ahal izateko, beren esperientzia eta ezagutzak partekatuzâ€.
Irakurketa Erraza:
Alemania, Austria, Eslovenia eta Portugaleko
beste erakunde batzuekin lan egiten ari gara,
adimen desgaitasuna daukaten pertsonen gizarteratzea hobetzeko.
Topaketa bat antolatu dugu Bilbon,
erakundeei gizarteratze-prozesua hobetzen laguntzeko
ikastaroak diseinatzeko.