Internet eta sare sozialei buruzko saio berriak

2021/05/11

Basque Cibersecurity Centrearekin lankidetza luzatu dugu, gai interesgarri honi buruzko

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Maiatzaren 20an eta 27an, ostegunak, 18:00etatik 19:30era, gure Familia Parte-hartze eta Prestakuntza Zerbitzuak gure familientzat internet eta sare sozialen erabilera seguruari buruzko tailerraren bigarren edizioa burutuko du. Aurrekoan legez, jarduera hau Eusko Jaurlaritzaren Basque Cibersecurity Centrearekin elkarlanean egingo dugu eta, bidez batez, eskerrak eman nahi dizkiogu gure elkartean gai honen inguruan egiten ari den lanagatik.

Bigarren edizio hau familiek adierazitako interesaren ondorioz antolatu da; izan ere, badakite mugikorraren, Interneten eta sare sozialen erabilerak arriskuak izan ditzakeela. Programa honen lehen edizioan parte hartu zuen ama baten dionez, “gure seme-alaben arteko harremanetarako eta garapenerako aukera ona izan daitezke; baina, gaizki erabilita, arrisku faktorea ere badira, eta are babesgabeago bihurtzen dituâ€.

Jarduera honetan izena emateko interesa duten pertsonak gure Familia Parte-hartze eta Prestakuntza Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan, 94 443 12 10 telefonora deituz (Laura Cabezas) edota mail bat idatziz lauracabezas@gorabide.com posta elektronikora.