Lantegi Batuak erakundearen lau zentrotan jardueraren zati bat eraldatu da, segurtasun handiko 10.000 maskara eta 10.000 aurpegi-babes egiteko astean. Jarduera horretarako, 70 pertsonako talde berezia sortu da, Lantegi Batuak erakundearen Sestao, Zalla, Abadiño eta Txibilako zentroetan. Normalean automobilgintzaren sektoreko industria-operazioak burutzen dira lantoki horietan.
Horrela, Covid-19ko krisiak sortutako gizartearen eskaeretara egokitzen dira. Maskarak segurtasun handikoak eta aurpegi-babesak homologatuak eskaintzen dituzte. Produktu berrerabiltzeko horiek funtsezkoak dira osasun langileentzat eta oinarrizko beste zerbitzu batzuentzat, hala nola egoitzak, garbiketa-lana eta zuzeneko arreta.