Gure Astialdiko Zerbitzuak dagoeneko hasi ditu aisialdiko klubak eta zentroak, kirol jarduerak, Gorabide Koralaren entseguak eta egunean zeharreko irteerak
Gure Astialdiko Zerbitzuko jarduerak apurka-apurka ari dira martxan jartzen, osasun larrialdiko egoeraren amaiera deklaratu ostean. Oraindik ez daude asteko egun guztiak hartuta, baina hori da helburua egoera epidemiologikoak ahalbidetzen baldin badu.
Neguko gure programa guztiak abian dira dagoeneko: goizeko eta arratsaldeko aisialdirako zentroak, asteburutako klubak, irteerak… Barakaldon Koadrila berri bat dago, Gorabide Koralak bere entseguei berrekin die Bilboko Koral Elkarteaekin –musuko bereziarekin, haien protokoloari jarraiki– eta errugbi, areto futbol eta saskibaloiko taldeek bere beren jarduera hasi dute berriro.
Dantza-talde berria
Gainera, Bilbon, astegun arratsaldetan dantza-talde bat sortzeko aukera dago. Jarduera horrekin interesa duten pertsonek egin dezakete eskaera, tiempolibre@gorabide.com helbidera idatziz edo 94 443 12 10 telefono-zenbakira deituz.