Ongizate Programaren emaitzak

2021/10/19

Deustuko Unibertsitatearen Ongizate Programak gure elkarteko erabiltzaileen senitartekoei euren burua zaintzeko eta ondo sentitzeko teknikak ikas ditzaten laguntzen die

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gaur egungoa bezalako egoeretan funtsezkoa da norbere burua zaintzea; gure familietako 25 izan dira Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan garatzen dugun Ongizate Programaren onuradun. Helburua zen ongizate pertsonala bultzatzea, norbere burua zaintzeko teknikekin, eta oso adierazgarriak dira emaitzak: %44,44k nabaritu ditu hobekuntzak, eta gainerakoentzako estresa eta ondoez emozionala arintzeko tresna gisa balio izan du. Gainera, parte hartu dutenen gogobetetasun orokorra 10etik 8,39koa izan da.

Ongizate subjektiboan gertatu dira aldaketa garrantzitsuenak, hau da, bizitzarekiko gogobetetasuna eta emozio positiboen nagusitasuna. Ongizate psikologikoari dagokionez, norbere buruaren onarpenean, ingurunearen kontrolean eta hazkuntza pertsonalean eman da aldaketarik handiena. Eta ongizate sozialari dagokionez, gizarteratzearen eta onarpen sozialaren dimentsioetan. Aldi berean, murriztu egin da ondoez psikologikoa.

Balorazio subjektiboak
Gainera, programa honen lehenengo bi edizioetan parte hartu duten pertsonek nabarmendu dute “egunerokotasunerako balio izan diguten une oso atseginakâ€, “partekatutako esperientziakâ€, “talde-sentsazioaâ€, “norbere bizitzari buruzkohausnarketaâ€, “gauzak modu positiboagoan ikusteko modua, egunero egiten dudanak merezi duela sentitzea†edo “bizitza alderdi positiboak baloratuz ikustea, txikiak izanda ere”.