Deustuko Unibertsitatearen Ongizate Programak irauten du

2021/05/17

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Gure elkarteko hamabi senidek Deustuko Unibertsitatearen Ongizate programaren bigarren edizioa hasi dute. Asmoa da, nork bere burua zaintzeko tekniken bidez, ongizate pertsonala sustatzea. Urtarrila eta martxoa bitartean egindako lehenengo tailerraren esperientzia oso ona izan zen, eta hori da proposamen honen bermea. Gainera, garai hauetan, ezinbestekoa da geure burua zaintzea.

Zortzi saiotan zehar, “denoi ondo datozkigun baliabideak landuko ditugu. Txikitatik ikasi beharko genituzke, eta egunero-egunero denbora apur bat eskaini geure burua zaindu eta ondo sentitzeariâ€; hala esan du Sare Sarrionandiak, dinamizatzaileak.

Gainera, programak ongizate pertsonalean daukan eragina neurtzen da, tailerraren hasieran eta amaieran betetzeko galdetegien bidez. Horrela, laguntza-beharrizanei erantzuna emateko ideia berritzaileen inguruko informazioa jaso ahal izango dugu.