2019ko Imserso eta Plena Inclusionaren oporrak

2019/02/04

Peñiscola edo Lloret de Marrera bidaiatzeko 70 leku pazko astean eskaintzen ditugu

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Imsersok diruz lagundutako lau opor txanda eskaintzen ditu Pazko Astean: bi Peñiscolara eta beste bi Lloret de Marrera. Guztira, 70 leku izango dira, Plena Inclusión erakundearen opor eskaintzaren barruan.

Izena emateko, 16 urtetik gorakoa izan behar da, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun maila eduki eta Gorabiden eskaera entregatu, beharrezko dokumentazio guztiarekin (ikusi jarraibideak) eta epearen barruan. Ez dira onartuko osatu gabeko eskaerak edo epez kanpo entregatutakoak.

 

Leku kopurua mugatua da, beraz, Imsersok eta Plena Inclusiónek baremazio irizpideak adostu dituzte lekuak hautatzeko:
– Desgaitasun handiko egoera = %20.
– Premia sozioekonomikoa = %15.
– Aurreko deialdietara joan ez izana = %30.
– Familiaren atseden beharra = %10.
– Astialdiko Zerbitzuan izztea = 15%
– Familia ugaria = %10.

Bidaien data:

Apirilaren 23tik 29ra (7 egun / 6 gau)

Pertsona bakoitzeko inguruko kuota:

(garraioa, ostatua eta pentsio osoa)
– Peñíscola: 170 euro
– Lloret de Mar: 154 euro

Izen emateko epea

Otsailaren 4tik 25era, 9:00etatik 17:30etara, Gorabideko Astialdiko Zerbitzuan
Poza Lizentziatua 14, 2 – 48011 Bilbao.

Derrigorrez aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Jatorrizko eskaera beteta (ez dute balio fotokopiek edota eskaneatutako kopiek).
  • Desgaitasun-ziurtagiriaren fotokopia eta NANren fotokopia (ez iraungia).
  • Hala badagokio, legezko ordezkariaren NANren fotokopia (ez iraungia).
  • Familia ugarien kasuan, hala adierazten duen tituluaren fotokopia.

Onartutako tokien berri martxoaren lehenengo hamabos taldian jakinaraziko da.