Xixonen edo Zaragozan sei egun pasatzeko 38 plaza inguru eskaintzen ditugu, Imserso - Plena Inclusión España Turismo Jardueren Deialdiaren barruan
Imsersok pazko asteko oporretarako emandako dirulaguntza bati esker, 38 plaza inguru eskain ditzakegu, Inklusio Osoko oporren eskaintzaren barruan, Fevasen bidez. Bi txanda izango dira: bat XixoneÂra eta, bestea, ZaragoÂzara. Programan izena emateko, 16 urte baino gehiago eduki, %33ko edo gehiagoko desgaitasun maiÂla izan eta Gorabiden eskaera behar bezala beteta entregatu beharko da, aurrez aurre eta epe barruan, beharrezkoa den dokumentazio guztiarekin batera. Tokiak mugatuak direnez, Imsersok eta Plena Inclusiónek ezarri dituzte irizpide hauek:
- Desgaitasun handiagoa = %20.
- Beharrizan sozioekonomikoa = %15.
- Familia ugaria = %10.
- Aurreko deialdietan parte hartu ez izana = %30.
- Familiaren atseden beharrizana = %10.
- Astialdi Zerbitzuan parte-hartzea = %15.
BIDAIEN DATA:
Apirilaren 11tik 16ra (6 egun / 5 gau)
PERTSONA BAKOITZEKO KUOTA:
- Gijón: 170 euro.
- Zaragoza: 196 euro.
Garraioa, ostatua, mantenu, koordinazioa eta asegurua barne. Familia ugaria edo kontribuziozkoa ez den pentsioaren pareko edo hortik beherako diru-sarrerak dituen elkarbizitza-unitatea izateagatik deskontuak daude.
ESKATZEKO EPEA: AMAITUTA
ONARTUTAKO ESKABIDEEN JAKINARAZPENA: Martxoan.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Aisia eta Astialdiko Arloa
tiempolibre@gorabide.com
Tel. 94 443 12 10