LGTB sexualitatea eta adimen desgaitasunari buruzko webinarioa

2023/02/14

Gure Zurekin Programaren web hitzaldi berri batek LGTB kolektiboko adimen desgaitasuna duten pertsonei ematen zaien babesa landu du

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Otsailaren 16an, ostegunean, arratsaldeko 6etan, ‘Aniztasun sexualak. LGTB kolektiboari lagunduz’ webinarioa eskainiko dugu. Gure Partaidetza Asoziatiboa sailak Gorabideko familiei Zurekin Programaren bidez zuzentzen dien prestakuntza-eskaintzaren barruan sartzen da ekintza, eta sexualitatearen arloan laguntzearen beharra nabarmentzen du. Web-solasaldi berri hau Javi Bengoa gure Sexubide programaren ardura duen psikologoak emango du.

Esperientzietatik abiatuta, zenbait kontzeptu ulertzen lagunduko du, hala nola identitate sexuala, orientazio sexuala edo erotikoa, besteak beste. Horrez gain, LGTB kolektiboko adimen desgaitasuna duten pertsonei beren sexualitatea modu egokiagoan garatzen laguntzeko gakoak emango ditu, haien balioen eta beharren arabera, eta aintzatespenetik eta entzute aktibotik abiatuta.

Webinario berri honetan interesa duten familiek gorabide.com/charlas-web hel bidean eman dezakete izena.

Sexubide Programa
Adimen desgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitaterako laguntza-programen barruan, Sexubide programari ekin genion 2012an. Helburua haiei laguntzea da, esparru horretan dituzten nahiez, desirez eta beharrez jabetzeko, eta beren sexualitatea ahalik eta gehien garatzeko laguntza ematea, duten bizi-proiektuaren arabera. Informazio gehiago eskuragarri gorabide.com/sexubide webgunean.