Enrique Galván Lamet | Plena inclusióneko zuzendaria
Auzitegi Konstituzionalak gizon baten aldeko babes errekurtsoa baietsi du, izan ere %65eko adimen desgaitasuna eta mendekotasuneko 1. gradua aitortua izan arren, Madrilgo komunitateak ukatu egin zion adimen desgaitasuna dutenen arretarako zentro espezializatu batean sartzea, eta hirugarren adineko pentsonentzako egoitzan eman zioten plaza, 65 urte baino gehiago izateagatik, eta horrela galerazi egiten zitzaion bere desgaitasunerako laguntza espezifikoak jasotzea. Ebazpenak argi ezarrita utzi du diskriminatzaileak direla prestazio soziala jaso ahal izateko adinagatiko mugak eta murrizketak; izan ere pertsonari ukatu egiten zaio bere egoerarako egokiena den baliabidea erabili ahal izatea, kasu honetan, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako espezializatua dagoen egoitza. Arrazoi kronologikoa erabilita, adinekoentzako egoitzara eraman dute, baina hango baliabideak ez daude bideratuta pertsona horrek duen desgaitasun motarako.
Orain dela urte batzuk, Plena inclusiónetik jakinarazi genizuen autonomia erkidego batzuetan adimen desgaitasuna dutenei adinekoentzako egoitzetan plazak emateko asmoa zutela, eta horrek eskubideak urratzen zituen. Horregatik, Cermi-ko kide diren desgaitasunen elkarteekin batera, poztu egin gara epai horrek jurisprudentzia ezartzen duelako administrazio publikoetan, eta espero dugu eredu izatea araudia egokitu dezaten eta 60 urtetik gorako adimen desgaitasuna dutenen iritzia kontuan izatea, aukera izan dezaten adimen desgaitasunean espezializatutako egoitzetan zerbitzua jasotzeko, Mendekotasun Legean jasotako Arreta eskaintzeko Banan-banango Programaren esparruan. Eta erabaki bat eskatzen dugu Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren barruan, autonomia erkidego guztiek egin dezaten aldaketa.