Pribatutasuna eta konfiantza-erlazioaren eskubidetik konfiantzazko harremanaren sekretua babesteko betebeharrera.

2014/01/16

Badakigu zenbait kasutan eta oraindik gaur egun, ospitale, egoitza, etab.-etan sartzeak gure intimitatearen galera automatiko ekar dezakeela, ez badugu gogoan gizakiok gure balioak aske eta pribatuki kudeatzeko dugun eremu hori .

Facebooktwitterredditpinterestlinkedinmail

Ikus dezagun praktika onaren adibidea, besteak beste, pribatutasunerako eskubidea eta konfidentzialtasuna kontuan hartzen dituena.

Adelaida bere nebak lagunduta egoitzara iritsi da. Zentroko zuzendariak eta koordinatzaileak ongietorria ematen diete (Adelaidak aurreko bisitan ezagutu zituen). Zuzendariak bere nebarekin batera sarrera formalizatzen duen bitartean, koordinatzaileak Adelaidari bere kideak eta arratsalde-txandako monitorea aurkezten dizkio. Instalazioak eta bere gela erakusten dizkio, eta bien artean bere ondasunak antolatzen dituzte. Taldearen gorabeherak azaltzen dizkio eta galdetzen dio eguneko zein unetan dutxatuko den, jangelan zerbait nahiago baldin badu, etab. Koordinatzaileak Adelaidak behar ditzakeen oinarrizko laguntzak biltzen dituen txosten txikia utzi du karpetan. Ez dator oso ondo jantzita ez garbi, baina erabakitzen dute astiro joatea eta gai hori hurrengo egunean berarekin diskrezioz tratatzea.

Intimitatearen beharra Gorabideren pertsona erabiltzaileen eskubide eta betebeharren Gutunean biltzen da pribatutasuna eta konfidentzialtasunerako eskubidea bezala. Eta pertsona erabiltzaileen eskubide hori betebehar bihurtzen da profesional bakoitzarentzat. Intimitate arlokoa den guztia isilpekoa da.

Eremu horretan, edozein motatako informazioa, konfidentzialtasunerako eskubideak babestuta dago. Sekretu-betebehar hau eta Pertsonaren Datuen Babesteko Legea betetzeaz gain, informazio honen erabilera mugatua, begirunezko eta egokia egin behar dugu.

GORABIDEREN ETIKA BATZORDEA